Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta Herrikide, Laskorain eta Orixe ikastetxeetako batxilergoko ikasleek parte hartu duten mahai ingurua ikusgarri dago sarean. Saioa Josu Artutxa eta Iñigo Otaegi kazetariek dinamizatu dute.
Hezkuntza
Egitasmoen osagarritasunak bilatu eta elkarlana sustatzeko Herrikide, Laskorain eta Samaniego-Orixe ikastetxeak, Aitzol Udal Euskaltegia, Udaleko Euskara Batzordea eta Galtzaundi Euskara Taldea biltzen diren mahaia da Euskararen Mahaia deiturikoa.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Kultur eskaintzari buruzko iritzia plazaratu dute gazteek
Asteazkenean mahai ingurua egin dute Tolosaldeko batxilergoko ikastetxeetako ikasleek Tolosako Kultur Etxean. Saioaren hasieran, euren ikaskideekin batera ateratako ondorioak aurkeztu zituzten Herrikide, Laskorain eta Orixeko ordezkariek. Ondoren, Josu Artutxa eta Iñigo Otaegi kazetarien galderei erantzunez, beren iritzi pertsonala zein zen…
Kultur eskaintzari begirada Tolosaldeko gazteen ikuspuntutik
2018ko neguan Tolosaldeko 16 eta 18 urte arteko gazteen kultur kontsumo ohituren inguruko ikerketa egin du Galtzaundi Euskara Taldeak. Ikerketa hori eskualdeko batxilergoko eta lanbide heziketako ikasleekin gauzatu da eta kultur eskaintzari eta kontsumoari buruzko datu esanguratsuak atera dira bertan.…
Lanbide Heziketa Azoka, eskaintza euskaldunaren erakusleiho
Apirilaren 5 eta 6an, Tolosako Trianguloa plaza hartuko du laugarrenez Lanbide Heziketa Azokak. Galtzaundi Euskara Taldetik sortutako ekimena da azoka hori eta asteburuan zehar, Trianguloa hartuko dute bost ikastetxetako ikasle eta irakasleek, baita enpresa desberdinetako kideek ere. Ostiralean, ikastetxeekin bisita…
Kezkak eta iritziak partekatu dituzte hezkuntzaren inguruan
Urtarrileko azken osteguneko ekitaldia hezkuntzari buruzkoa izan da Galtzaundi tabernan. Nora Salbotx irakasle eta sindikalista izan da ‘Hezkuntza: ikasleen kezkak hizpide’ hitzaldia eskaini duena eta horretarako, Ibarrako Uzturpe ikastolako 4. DBHko ikasleek hezkuntzari buruz dituzten kezkak eta iritziak hartu ditu oinarri. Izan ere, saio…
Uzturpe ikasleen gogoeta saioa Galtzaundi tabernan
Ibarrako Uzturpe ikastolako 4. DBHko ikasleek hezkuntzari buruzko gogoeta saioa egin dute Galtzaundi tabernan. Galtzaundi Euskara Taldeko teknikariek dinamizatu dute saioa eta bi ordu eta erdiz, hezkuntzaren inguruan dituzten kezkak eta gogoetak landu eta partekatu dituzte euren artean. Ebaluatzeko sistema, ikasle-irakasle…
Hezkuntza: Ikasleen kezkak hizpide Galtzaundi tabernan
Urtea astearekin batera, hileko azken osteguneko saio kulturalei ekingo dio Ibarrako Galtzaundi tabernak. Hurrengo saioa urtarrilaren 31an izango da, 18:00etatik aurrera. Bertan, Nora Salbotx Alegria baztandarra izango da hezkuntzari buruzko bere ikuspuntua emateko hitzaldia eskaintzen. Esperientzia oparoa du pilatuta Salbotxek hezkuntzaren…
MURALA EGIN DUTE HERRIKIDE, ORIXE, LASKORAIN ETA UZTURPEKOEK
Igandean Euskararen Nazioarteko Eguna dela kontuan izanik, Tolosako eta Ibarrako Herrikide, Orixe, Laskorain eta Uzturpe ikastetxeetako ikasleek mural bat margotu dute Zumardi Handiko sarreran. DBHko laugarren mailako ikasleek parte hartu dute ekintzan eta Ibai Luque diseinatzailearen laguntza izan dute horretarako.…
Tolosako Guraso Eusleek bigarren aldiz ekingo diote egitasmoari
Aurtengo maiatzean, Tolosako hiru ikastetxeetako gurasoek pauso garrantzitsua eman zuten euskararen erabileran eragiteko asmoz: Guraso Eusle bilakatu ziren. Zehazki maiatzaren 8tik 26ra, hiru astez, euskarari eusteko jarrera hartu zuten dozenaka gurasok eta Galtzaundi Euskara Taldeak koordinatuta esperientzia arrakastatsua lortu zen.…
HIRU ASTEZ GURASO EUSLEAK IZANGO DITU TOLOSAK
2016. urteko urrian, Gurasoen Hizkuntza Erabileraren Neurketa egin zuen Galtzaundi Euskara Taldeak. Bertan datu esanguratsu ugari atera ziren baina horien artean batek gure arreta deitu zuen: Tolosako ikastetxeetako irteera orduetan gurasoak euren artean hitz egiten ari direnean, erdiek, zehazki %52ak,…