Kultur eskaintzari begirada Tolosaldeko gazteen ikuspuntutik

2018ko neguan Tolosaldeko 16 eta 18 urte arteko gazteen kultur kontsumo ohituren inguruko ikerketa egin du Galtzaundi Euskara Taldeak. Ikerketa hori eskualdeko batxilergoko eta lanbide heziketako ikasleekin gauzatu da eta kultur eskaintzari eta kontsumoari buruzko datu esanguratsuak atera dira bertan. Horiei buruz hitz egiteko, mahai ingurua antolatu da ekainaren 12an, Tolosako Kultur Etxean. Bertan, Herrikide, Laskorain eta Orixe ikastetxeetako batxilergoko ikasleek beren ikuspuntua azalduko dute ikerketak emandako emaitzen inguruan, 18:30etatik aurrera. Mahai ingurua Josu Artutxa eta IƱigo Otaegi kazetariek gidatuko dute.

KULTUR ESKAINTZA GAZTEEN BEGIRADATIK

EGUNA: Ekainak 12, asteazkena

ORDUA: 18:30

LEKUA: Tolosako Kultur Etxeko areto nagusia