Laskorain Ikastolara bisitan etorri diren Europako zenbait herrialdetako ikasleek Tolosaldean Gerra Zibilean eta Frankismoan euskarak bizi izan zuen zapalkuntza eta horren aurkako erresistentzia ezagutu dute Haritz Azurmendi ikertzailearen eskutik. Giza Eskubideen urraketak ezagutzeko Europako programa baten baitan heldu dira ikasleak…
Euskararen Historia Soziala Tolosaldean
Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikerketaren aurkezpena
Euskararen historia soziala ikertuko du Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldean. Hiru urteko proiektua da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesari esker garatuko da. Irakaskuntzan, kulturgintzan, kalean, gizarte taldeetan nahiz instituzioetan euskarak izandako bilakaera aztertuko du lanak, hiru epealditan. Azken mendeetan zehar, euskarak…