Hizkuntzen Erabileraren 2021eko Kale-Neurketaren emaitzak aurkeztu dituzte Galtzaundi Euskara Taldeak, Tolosako Udalak eta UEMAk. 1985. urtetik, urtero egiten da hizkuntzen erabileraren kale-neurketa Tolosan. 2021ekoan, 3.176 elkarrizketaren eta 8.092 hiztunen informazioa bildu da. Jasotako datuen bolumen handiak, fidagarritasun estatistikorako baldintzak bermatzea…
Euskarak 365 Egun
Euskarak 365 Egun dinamikaren barruan egiten diren ekintzak eskualde mailan gauzatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Eskuratu zure Euskal Herriko erliebedun mapa
Baionako Bernart Etxepare Lizeoaren handitze lanak finantzatzeko, produktu sinboliko garrantzitsua plazaratu du ikastetxeak. Euskara hutsean, erliebean eta Euskal Herri osoa hartzen duen mapa. Azken argitalpena duela 20 urte izan zuen Euskal Herriko erliebedun mapak eta Bernart Etxepare Lizeoak, eguneraturik eta…
Omenaldia lehen Euskal Ikastolari
Duela 100 urte, 1922ko urtarrilaren 9an, Tolosako Euskal Ikastola zabaldu zuten Gorriti Plazan eta urteurrena ospatzeko omenaldia egin dute Tolosako pleno aretoan. Bertan izan dira, Tolosako Udaleko Euskara eta Hezkuntza ordezkari Xabier Balerdi, Euskararen Historia Soziala Tolosaldean Ikerketaren ikertzailea Haritz…
Atari koloretsuak Euskararen Nazioarteko Egunean
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Galtzaundik etxe atariak apaindu nahi izan ditu herritarren arreta bereganatzeko. ‘Maitatu eta egin ez, berdintsu latinez’ leloarekin, euskaldun zein erdaldunen kontzientziak piztea izan da ekintzaren asmoa. Abenduaren 3an sare sozialak mezu positibo eta euskaldunez betetzen…
[Agenda] Euskararen Nazioarteko Eguna Tolosaldean
Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna eta aurten ere Tolosaldeko ia herri guztietan antolatu dituzte euskararen aldeko ekitaldiak. Egitaraua herriz herri ALEGIA Abenduak 3, ostirala. EUSKARAZKO PELIKULEN EMANKIZUNAK Elizpe antzokian: 18:00 ZUTIK (haurrentzat) 2€ 22:00 ANE (helduentzat) 3€ *…
[Agenda] Euskararen Nazioarteko Eguna, Tolosa
Euskararen Nazioarteko eguna dela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu Tolosako Euskararen Aholku kontseiluak, Galtzaundiren laguntzarekin. Azaroak 29, astelehena: ‘Zer egin dezakegu gurasook seme-alaben hizkuntza ohituretan eragiteko?’ hitzaldia. Hizlaria: Iñaki Eizmendi. 18:30 | Udaletxeko pleno aretoa. Abenduak 1, asteazkena: ‘Euskararen…
Maialen Lujanbioren hitzaldi arrakastatsua TOPICen
Galtzaundi Euskara Taldeak Euskaraldiaren aitzakian antolatutako bigarren saioa izan da Maialen Lujanbiok Tolosako TOPIC zentroan eskainitakoa. Bertsolari hernaniarrak hizkuntzaren eta sorkuntzaren inguruko gogoetak plazaratu ditu TOPIC aretoa bete duten entzuleen aurrean eta horretarako, bertsoez ere baliatu da Lujanbio.
Galtzaundiko bi zuzendaritzakide ETBko artefaktua saioan
ETBko Artefaktua saioko elkarrizketatua izan da Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakari Kike Amonarriz. Euskararen bidegurutzetik lana argitaratu zuen iaz Amonarrizek; urte hauetan guztietan gure hizkuntzaren inguruan egindako hausnarketa eta bildutako datu guztien inguruko lan dibulgatzailea. Saioan liburuari eta Euskaraldiari buruz hitz egin…
Maialen Lujanbiok hitzaldia emango du Ibarran
Urriaren 29an, osteguna, Maialen Lujanbio bertsolariak hitzaldia emango du Ibarrako Kultur Etxean, 18:30etatik aurrera. Hemendik joaten da mundura? hizkuntzaz eta sorkuntzaz kontu batzuk izeneko saioa emango du Lujanbiok Ibarran, eta euskarari eta euskal kulturari buruzko gogoetak plazaratuko ditu bertan. Saioak…
[BIDEOA] ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldia osorik ikusgai
Dagoeneko ikusgai dago larunbatean Leidorren ikusi ahal izan zen ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldia osorik 28 Kanalari esker. Tolosako kale-erabilera neurketaren emaitza historikoetatik abiatuz, azken urteetan egindako lanaren aitortza eta 2020ko Euskaraldiaren aurkezpena egin ziren ekitaldian.