Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna. Tolosaldeko herriek Euskararen Eguna ospatzeko egitarau zabala antolatu dute eta ekintzak astean zehar banatu dituzte. Hala nola, Galtzaundi Euskara Taldeak proposatutako `Hitzen bila’ jolasa ere eskualdeko hamaika herritan egitea aurreikusten da. Jarraian, eskualdeko herrietako agenda, herriz herri (eguneratzen joango gara):
Aduna
Abenduak 3, asteartea
17:30 – Argazki Rally lehiaketaren erakusketa eta sari banaketa, Kultur Aretoan
Ondoren – Herriko koadrilak, argazki berriaren aurkezpena, Txulobi Elkartean.
18:30 – ‘Bizkarsoro’ filmaren emanaldia, Kultur Aretoan
Albiztur
Azaroak 30, larunbata, 10:30tatik 12:30etara.
Txoko ezberdinak: Irakurketa, denbora pasak, jolasak, eskulanak, margoketa, sukaldaritza. Albizturko eskolan.
Alkiza
Abenduak 3, asteartea,
16:45 – Txokolatada. Beleburupe Guraso Elkartearen laguntzarekin. Plazan edo salto gelan, eguraldiaren arabera.
Ondoren – “Mihiluze” jolasa. Gure PlazaTXO! ekimeneko gazteen eskutik. Barnetegian, erretoretxean.
18:30ean. Bizkarsoro filma Fagus Alkiza zentroan.
Altzo
Abenduak 3, asteartea, 18:00etan.
- Euskararen Eguneko adierazpenaren irakurketa.
- ‘Hitzen bila’ jolasa.
- Kanta dezagun batera.
Amezketa
Azaroak 29, ostirala.
19:00 – Euskararen eguna ospatzeko jolasa, Kultur Etxeko areto nagusian.
Baliarrain
Azaroak 30, larunbata.
18:30 – Belarriprest antzezlana. Balioanitzeko gelan.
Abenduak 3, asteartea.
18:30 – Bizkarsoro pelikula. Balioanitzeko gelan.
Abenduak 5, osteguna
18:30 – Lehiaketa!. Balioanitzeko gelan.
Berastegi
Azaroak 29, ostirala.
18:00 – HITZEN BILA jolasa udaletxeko erabilera anitzeko gelan. (Berbaxerkan jolasaren antzekoa).
Saria: Tolosako umore jaialdirako bi sarrera.
Abenduak 3, asteartea.
Egun osoan zehar,J.A. Muñagorri eskolan ekintza bereziak egingo dituzte.
Berrobi
Azaroak 28, osteguna.
17:00 – UEMA-ren ‘gure seme-alabak euskaratik urrun ala gertu daude? Hitzaldia, pleno aretoan. Eskolak antolatuta.
Abenduak 1, igandea.
09:00 – Mendi ibilaldia ibinera, plazatik abiatuta.
12:00 – Hamaiketakoa plazan.
Abenduak 3, asteartea.
17:30 – Hitzen bila jolasa eta gaztain jana etxolan.
Ibarra
Abenduak 3, asteartea.
16:45 – Kantu jira, Danon txokoatik hasita.
18:00 – Hitzen bila jolasa, Plazako aterpean.
Lizartza
Abenduak 1, Igandea.
Orendain
Abenduak 3, asteartea.
Eskolan murala eta hitzpasa jolasa.
15:30 – Txokolatada
18:00 – Merienda udal aretoan eta ‘Hitzen bila’ jolasa.