51. Udako Ikastaroak antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak (UEU). 17 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu UEUk hainbat eragileekin elkarlanean, eta horietako bat Tolosan izango da, ekainaren 15ean. Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskalgintzaren Kontseiluak elkarlanean antolatu dute ‘Hizkuntza hautuen eta generoaren…
Forum-a
Euskaraz hausnartzea helburu, Galtzaundi Euskara Taldeak antolatzen dituen hitzaldi eta mahai inguruak.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Herritarren hizkuntza-eskubideak lantzeko hiru hitzaldi antolatu ditu Galtzaundik
Ekainean zehar Iruran, Tolosan eta Villabonan hiru hitzaldi antolatu dituzte elkarlanean Galtzaundi Euskara Taldeak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. ‘Herritarron hizkuntza-eskubideak auzitan’ izenburupean, Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak gidatuko ditu saioak ekainaren 6an Tolosan, 14an Villabonan eta 21ean Iruran. Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean…
Maialen Lujanbioren hitzaldi arrakastatsua TOPICen
Galtzaundi Euskara Taldeak Euskaraldiaren aitzakian antolatutako bigarren saioa izan da Maialen Lujanbiok Tolosako TOPIC zentroan eskainitakoa. Bertsolari hernaniarrak hizkuntzaren eta sorkuntzaren inguruko gogoetak plazaratu ditu TOPIC aretoa bete duten entzuleen aurrean eta horretarako, bertsoez ere baliatu da Lujanbio.
Lan munduan euskarak dituen desafioez hitz egin du Etxebarriak
Euskaraldiaren aitzakian Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako bi hitzaldietatik lehena eman du Tolosako Kultur Etxean Elhuyarko Maddi Etxebarriak. Lan mundua euskalduntzeko beharraren aurrean enpresek egin ditzaketen pausoez aritu da Etxeberria eta bertaratu direnekin iritziak partekatzeko tartea ere hartu du.
Bi hitzaldi lan mundua, sorkuntza eta hizkuntza aztertzeko
Euskaraldia martxan izango den 15 egunetan, bi hitzaldi antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Bi saioak Tolosako Kultur Etxean izango dira eta aldez aurretik, doako sarrerak eskuratu beharko dira. Hitzaldiak azaroaren 25ean eta abenduaren 3an izango dira, arratsaldeko 18:30etan. Lehenengoan, Elhuyar…
Maialen Lujanbiok hitzaldia emango du Ibarran
Urriaren 29an, osteguna, Maialen Lujanbio bertsolariak hitzaldia emango du Ibarrako Kultur Etxean, 18:30etatik aurrera. Hemendik joaten da mundura? hizkuntzaz eta sorkuntzaz kontu batzuk izeneko saioa emango du Lujanbiok Ibarran, eta euskarari eta euskal kulturari buruzko gogoetak plazaratuko ditu bertan. Saioak…
Eskualdeko euskaltzaleak ahalduntzeko proiektuaren laburpena
2019an zehar Ahalduntze lurrak ereiten: euskaldunak ahalduntzeko proposamenaren gakoak, Tolosaldean proiektua landu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Formazio saioak, prestakuntza tailerrak, herriz herriko lanketa… horren fase adierazgarriena eskualdeko herrietan barrena ibili den ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldi zikloa izan da. Bertatik…
‘Euskaraz bizi ahal gara!’ zikloa Larraulen
Aurrera darrai ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldi zikloak. Eskualdeko hainbat eta hainbat herri pasa ostean, Larraulen txanda izango da orain. Hitzaldia abenduaren 18an, asteazkena, izango da, 18:30etan, Liburutegian eta hizlariak Jone Arrospide Alonso eta Imanol Artola Arretxe izango dira. Aurreko…
Albizturren eta Baliarrainen txanda
Herritarrak kontzientziatzeko eta Tolosaldeko euskaltzaleak ahalduntzeko herriz herriko hitzaldi zikloa du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak eta eskualdeko ia herri guztiak igaro ondoren, bi hitzordu gehiago izango ditu aste honetan. Zehazki, Albizturren eta Baliarrainen izango dira Galtzaundiko kideak ‘Euskaraz bizi ahal gara!’…
Alegia, Alkiza, Bidania-Goiatz eta Elduainen hitzaldiak, datorren astean
Bere ibilbidearekin jarraitzen du ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldi zikloak. Eskualdeko hainbat herri igaro ostean, Alegia, Alkiza, Bidania-Goiatz eta Elduainen txanda izango da orain. Aurreko urteko saioen bitartez galtzaundikideak eskualdeko ia herri guztietan saretu ziren eta horri jarraipena emanez, Galtzaundik beharrezkoa…