Galtzaundi Euskara Taldeak Euskaraldiaren aitzakian antolatutako bigarren saioa izan da Maialen Lujanbiok Tolosako TOPIC zentroan eskainitakoa. Bertsolari hernaniarrak hizkuntzaren eta sorkuntzaren inguruko gogoetak plazaratu ditu TOPIC aretoa bete duten entzuleen aurrean eta horretarako, bertsoez ere baliatu da Lujanbio.