Galtzaundi Tolosaldeko Euskatzaleen Elkarteak komunikazio eta kultur dinamizazio lanak egiteko teknikaria behar du. Interesdunek uztailaren 15era arte izango dute Curriculum Vitaea bidaltzeko epea. Eskaintzen da: Lanpostua Galtzaundiren Tolosako egoitzan, baina lan eremua Tolosaldea osoa izango da. Egun osoko kontratua 16…
Albisteak
Iraia Cambrak, Julen Unanuek eta Luma Otañok ‘eduki sortzaile’ izatearen inguruan hausnartu dute Sormenetik saioan
Joan den larunbatean Iraia Cambra, Julen Unanue eta Luma Otaño ‘eduki sortzaileak’ parte hartu zuten Sormenetik saioan. Alexander Padilla kazetariak gidatu zuen solasaldia. Jarraian Sormenetik saioaren argazki galeria. Ikusi saioa osorik hemen.
Yurre Ugarte etorriko da ekaineko Tertulia Literariora
Tertulia Literarioko datorren saioa ekainaren 16an izango da. Oraingo honetan, Yurre Ugarte idazle tolosarraren ‘’Harakinaren alaba’’ liburua izango da irakurgaia eta idazlea bera elkarrizketatuko du Garbiñe Ubeda kazetariak. Tertulia Literarioa Galtzaundiren egoitzan (Plaza Berria 1) izango da 19:00etan. Alex Garmendia,…
Iraia Cambra, Julen Unanue eta Luma Otaño izango dira protagonista Sormenetik-en
Ekainaren 6ean izango da Sormenetiken urteko lehenengo saioa. Sormenari eta euskal kulturari buruz gogoeta egiteko saioak izan ohi dira Tolosako Zerkausiaren azpialdean antolatzen direnak. 2026ko lehen saioa ekainaren 6ean egingo da eta oraingo honetan, gazte sortzaileei emango zaio tartea. Horretarako, Iraia…
Iruñera autobusez joateko aukera Tolosaldetik
Ekainaren 13an Iruñeko kaleak Euskal Herri osoko euskaltzalez betetzeko mobilizazio jendetsua antolatzen ari gara Euskalgintzaren Kontseilua osatzen dugun eragileak, «Euskaltzaleon Martxa» lelopean. Izan ere, azken hamarkadetan berreskurapen ziklo bat gertatu den arren, gero eta gehiago dira euskararen etorkizunaren gaineko kezka…
Urteko batzar orokorra egingo du Galtzaundik Tolosan
Maiatzaren 25ean, Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkartearen urteko batzar nagusia egingo dugu. Oraingoan, eta urteroko txandakatze dinamikarekin jarraituz, Tolosan egingo dugu batzarra, gure elkartearen egoitzan. Bertan elkartuko garelakoan, azpian dituzu batzarrean landuko diren gaiak eta xehetasunak. Eguna: 2026ko maiatzaren 25a, astelehena. Tokia: Galtzaundi…
Maiatzaren 7tik 17ra egingo da Eusfera ariketa soziala Euskal Herri osoan zehar
Maiatzaren 7tik 17ra egingo da Eusfera ariketa soziala Euskal Herri osoan, eta Tolosaldean ere izango du presentzia. Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak sustatutako ekimenaren helburua da 0 eta 12 urte arteko haurren “unibertsoa” euskaldunagoa egitea, etxean, aisialdian eta eguneroko harremanetan euskararen presentzia…
Jaso zure Errigorako produktuak Galtzaundin
Iritsi dira Errigorako produktuak Galtzaundira. Astearte honetan jaso ditugu Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, ardoak eta arroz-, pasta-, lekale- eta kontserba-sortak. Orain, martxoan egindako eskariak jasotzeko garaia da. Eskualdeko 17 herri hauetan banaketa puntuak jarriko dira: Abaltzisketa, Aduna,…
Rafa Gorrotxategiren museora egin dute bisita Mintzalagunek
Mintzalagun taldeek ekimen bateratu bat egin dute Tolosan. Oraingoan Rafa Gorrotxategiren museora egin dute bisita eta bertan txokolatearen inguruko bitxikeriak entzuteaz gain, txokolate bero batez gozatzeko aukera ere izan dute bertaratutakoek. Galtzaundiren bueltan, Mintzalagunean 63 lagun daude, hamar taldetan banatuta.…
Maiatzaren 9ko manifestaziora joateko autobusa Tolosaldetik
Galtzaundik autobusa antolatu du ELA, LAB eta Steilas sindikatuek ‘euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen alde’ lelopean deitu duten manifestaziora joateko. Hitzordua maiatzaren 9an da Bilbon eta autobuserako izen-ematea zabalik dago jada. Autobusa Tolosatik irtengo da 15:30ean eta itzulera manifestazioa…










