Julen Portillo umoregilea elkarrizketatu dute Irrika aisialdi taldeko kideek

Julen Portillo umoregilea izan da Sormenetik GurEra ekimeneko protagonista. Nerabeek nerabeentzat sortutako egitasmoa da honakoa, eta Irrika aisialdi taldeko kideak arduratu dira elkarrizketa prestatzeaz. Lau dinamika prestatu dituzte elkarrizketa arin eta freskoa sortzeko, eta Julen Portillo gehiago ezagutzeko aukera izateaz gain, erronka dibertigarriak ere prestatu dituzte. Elkarrekin abesti bat dantzatuta amaitu da saioa.

Hona hemen argazki batzuk ikusgai: