Olaia Inziarteri elkarrizketa, Galtzaundin

Olaia Inziarte musikari nafarra elkarrizketatuko du Antton Telleria komunikatzaile eta umoregileak. Solasaldia azaroaren 16an, 18:30ean, izango da Galtzaundiren egoitzan (Plaza Berria, 1).

Olaia Inziartek 2022. urtean hasi zuen bakarkako ibilbidea Lehengo Lepotikan Burua diskoarekin. Bertan, folka ukituak eta pop elektronikoa uztartu zituen, eta intimotasuna izan zuen ardatz. 2025ean, Zerrautsa eta Zura diskoak kaleratu zituen: natura eta barne-mugimendua dute oinarri, eta zaurgarritasun propioa eta ikuspegi soziala landu ditu lan horietan. Horrez gain, beste hainbat proiektutan ere aritu da (Pleura, Iker Lauroba, Chica Sobresalto…).