XX. mendearen erdialdera arte euskarari eta euskal landa-eremuari oso lotuta egon da Gau Beltza. Urtearen heriotza, uzta bilketaren amaiera edota hildako senideak oroitzeko hainbat erritual egin izan dituzte Euskal Herrian: kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jarri, bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko… Jaiak euskaratik eta euskaraz bizitzearen garrantziaz jabetuta, jaia berreskuratzeko lanean ari dira hainbat herritar, eta Tolosaldean ere hamaika aukera izango da Arimen Gaua ospatzeko.
Tolosan, Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkartea hainbat herritarrekin batera aritu da jaia antolatzen, eta aurten ere misterioa eta antzerkia batzen dituen ibilbidea antolatu da Tolosako Alde Zaharrean zehar. Arimen ibilbidea Soldadu kalean hasiko da, eta Rondila kalean beherantz abiatuko da Atadi kalera (kultur etxearen atzetik). Handik Zerkausitik barrena Plaza Zaharra zeharkatu eta Euskal Pizkundea plazan amaituko da. Dantzariak, abesbatzako kideak eta herriko aktore taldea iluntasunak gidatuta iritsiko dira bertara, eta dantza, musika eta antzerkia batzen dituen ikuskizuna izango da bertan.
Arimen ibilbidean parte hartzeko ez da izena eman beharko. Beraz, nahikoa izango da egunean bertan 19:45ean hasiko den ibilbidera gerturatu eta taldera batzea.
Gau Beltzako jantziekin gerturatzeko deia
Gerturatzen diren haurrei zein helduei Gau Beltzeko jantziekin mozorrotzera animatu ditu Galtzaundik, trapu, zapi eta oihal zaharrak jantzita eta baserritar jantzien osagaiak erabilita, maindireekin aurpegiak estalita eta zuriz eta beltzez pintatuta, lastozko txapelak eta koadrozko alkandorak jantzita… Kontsumismotik urrundu eta irudimena martxan jartzeko deia egin die Galtzaundik herritarrei.
Gau Beltza auzolan handi bati esker antolatu da, eta bertan parte hartu dute Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkarteko, Udaberri dantza taldeko, Tolosaldeko Ahots Gazteak abesbatzako eta eskualdeko hainbat antzerkigilek eta euskaltzalek. Guztira 60 boluntariok baino gehiagok hartuko dute parte.

Hamaika ekitaldi eskualdean
Eskualdeko beste hainbat herritan ere askotariko ekitaldiak antolatu dituzte Gau Beltza ospatzeko. Jarraian daude egitarau guztiak bilduta:
- Alegia
- 18:00. Eskulan tailerra, Gaztelekuan. HH-Lh2 eta LH3-Lh6.
- 20:30. 0,0 zahagiardoa plazan, mozorrotuta.
- Altzo
-
18:00. Plazan elkartu
-
18:30. Geizan beldurrak erretzea eta ipuin kontaketa Kontalari2ren eskutik. Ondoren, Plazan, zahagi ardoa eta gaztaina jatea.
-
- Amasa-Villabona
-
18:00-19:15. Haurrak makillatzeko aukera eta Arimen pasabidea Gazteleku barruan.
-
19:30. Beldurrezko kalejira Gaztelekutik abiatuta, Loatzo musika eskolako batukadarekin. Ondoren, suzko zezena eta gaztainak jatea, Erreboteko plazan.
-
- Anoeta
- 18:30. Ipuin kontaketa eta abestiak Zimiterioan. Ondoren gaztain banaketa.
- Asteasu
- 19:00. Beldurrak idatzi eta erre bitartean Sorgin dantza.
- Ondoren. Kalejira eta sustoen bira.
- Amaitzeko. Patata tortilla pintxoak, gaztainak eta Gau Beltzeko tarta.
- Baliarrain
-
18:00. Gaztaina jatea.
-
18:45. Puska biltzea.
-
19:30. Kontakizun antzeztua. Ondoren, afaria.
-
Afalostean. Scape room.
-
- Berrobi
-
18:30. ‘Magia, mitologia eta izaki txikiak’ ipuin kontaketa eta eskulanak. Ondoren. Gaztaina jatea plazan.
-
- Elduain
-
Aurpegiak margotzeko tailerra. Beldurra erretzea, margotzeko txokoa eta gaztaina jatea.
-
- Ibarra
-
17:30. Ibarrako plaza tailerrak. Eguraldi txarra eginez gero, Emeterio Arreseko frontoian. Beldurrak idazteko txokoa, kalabaza eta kandela tailerra, Balerdipeko Erleen eskutik.
-
18:00. Ibilbidea.
-
19:30. DBH4ko ikasleen eskutik talo jatea.
-
21:00. Zezensuzkoa.
-
- Larraul
-
15:30. ‘Koko’ pelikularen proiekzioa Urkipen.
-
17:30. Scape room-a eskolan.
-
19:00. Afari-merienda elkartean.
-
- Lizartza
-
Guraso elkarteak antolatuta, Gau Beltza herrian zehar.
-
- Orendain
-
17:00. Plazan elkartu.
-
18:00. Gaztaina jatea.
-
18:30. Herriko argiak itzali eta beldurrak erreko dituzte. Ondoren. Puska biltzea Kasko gaineko etxeetan.
-
Afal aurretik. Aralarko otsoaren bila.
-
Bukatzeko. Afaria Eltxoak elkartean.
-
- Zizurkil
-Elbarrena
-
- 18:30. KONTALARI 2 taldearen ipuin kontaketa Otañoko naturgunean (txarra eginez gero eliz atarian)
-
- 19:00. Kalejira Otañotik Joxe Arregi plazara Loatzoko musikariekin.
- 19:15. Plazan: Gaztaina erreak eta txokolatea, beldurrak erretzea eta argazkiak
-Herrigunea
Urriak 31
-
- 18:00. Pedro Mari Otaño plazan elkarrekin mozorrotu eta…
– Gaua egingo da kanpaikadekin batera!
– Ipuin kontaketak
– Mokadutxoa: ekarri patata tortila etxetik
– Gaztainak eta txokolatezko palmerak
- 18:00. Pedro Mari Otaño plazan elkarrekin mozorrotu eta…

