Eskatu daitezke dagoeneko Errigoraren udazkeneko kanpainako saskiak

Dagoeneko martxan da Errigora egitasmoaren udazkeneko ‘Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka’ kanpaina. Urriaren 22an hasi eta azaroaren 12ra arte, hiru saski eska daitezke: beltza, berdea eta gorria. Auzolan erraldoiari esker, horien balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.

Horretaz gain, aurten, ‘Euskararen haziak ereiten’ egutegi ereingarria eska daiteke 10 eurotan, eta horietatik 5 euro Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko izango dira. Egutegi hauek eskatzeko ezinbestekoa izango da saskiren bat eskatzea.

SASKIAK

Saski beltza – 60 euro

Eskatu daitezke dagoeneko Errigoraren udazkeneko kanpainako saskiak 3

  • Ardo beltz gaztea                
  • Ilarrak                                   
  • Kardua                                     
  • Mahats zukua                      
  • Oliba-olioa                          
  • Orburuak
  • Patxaran mantekatuak
  • Pikillo piperrak
  • Potxak
  • Teilak
  • Zainzuriak

 

Saski berdea – 65 euro

Eskatu daitezke dagoeneko Errigoraren udazkeneko kanpainako saskiak 5

  • Dilista lehorrak
  • Oliba olioa
  • Orburuak
  • Ozpina
  • Pasta
  • Pikillo piperrak
  • Sagar zukua
  • Tomate frijitua
  • Txitxirioak
  • Txokopipitak
  • Zainzuriak
  • Kuia krema

Saski gorria – 75 euro

Eskatu daitezke dagoeneko Errigoraren udazkeneko kanpainako saskiak 7

  • Ardo beltza (18 hil. barrikan)
  • Ardi gazta
  • Ardo txuria
  • Molineritoak
  • Oliba olioa 
  • Patxarana
  • Pikillo piperrak
  • Polboroiak 
  • Turroia 
  • Zainzuria

 

‘Sustraitik espaziora’ dokumentalaren estreinaldia

Saskien kanpainarekin batera, aurten ‘Sustraitik Espaziora’ dokumentala ekoitzi dute, eta datozen hilabeteetan Euskal Herriko hamaika herri eta auzotan ikusteko aukera izango da. Hauek dira oraingoz eskualdeko emanaldiak:

    • Tolosa: urriak 27, 19:00etan, Leidor aretoan
    • Aduna: azaroak 10, 19:00etan, Kultur Aretoan

Hemen antola daitezke emanaldiak.

IKUSI DOKUMENTALAREN TAILERRA