Maialen Lujanbiok hitzaldia emango du Ibarran

Urriaren 29an, osteguna, Maialen Lujanbio bertsolariak hitzaldia emango du Ibarrako Kultur Etxean, 18:30etatik aurrera. Hemendik joaten da mundura? hizkuntzaz eta sorkuntzaz kontu batzuk izeneko saioa emango du Lujanbiok Ibarran, eta euskarari eta euskal kulturari buruzko gogoetak plazaratuko ditu bertan. Saioak edukiera mugatua izango du eta osasun neurri guztiak errespetatuz egingo da.