Euskararen Historiaren oinarriak lantzeko ikastaroa, Altzon

Gure hizkuntzaren historiari buruzko ikastaroa antolatu dute elkarlanean Galtzaundik, Altzoko kultura batzordeak eta Altzoko Udalak. Bost saiok osatuko dute ikastaroa eta Altzoko Batzarremuño Kulturgunean egingo dira saio guztiak, larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara. Hizkuntzalaritzan, historian zein soziolinguistikan adituak diren Borja Ariztimuño, Blanca Urgell, Haritz Azurmendi eta Garikoitz Goikoetxeak emango dituzte saio dibulgatiboak eta amaitzeko, modu batera edo bestera euskalgintzan murgilduta dauden ahotsek borobilduko dute ikastaroa, mahai-inguru formatuan. Honakoa izango da ikastaroaren egitura (eskuorria deskargatzeko esteka):

  • Urtarrilak 20. Jakin noiztik X. mendera.
    • Hizlaria: Borja Ariztimuño Lopez (Tolosa, 1986).
  • Otsailak 3. Euskara, jalgi hadi kanpora, XI-XVIII. mendeak
    • Hizlaria, Blanca Urgell Lazaro (Gasteiz, 1962)
  • Otsailak 17. Euskararen Pizkundeak eta atzerakada berria 1800-1975.
    • Hizlaria: Haritz Azurmendi Arrue (Albiztur, 1991).
  • Martxoak 2. Euskalgintzaren berregituratzea eta indarberritzea, 1975-2023.
    • Hizlaria: Garikoitz Goikoetxea Etxeberria (Elduain, 1989).
  • Martxoak 16. “Nora goaz? Etorkizunera begira” mahai ingurua.
    • Moderatzaile: Kike Amonarriz Gorria (Tolosa, 1961).
    • Parte hartzaileak:
      • Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970).
      • Eneko Gorri Gantier (Angelu, 1983).
      • Intza Gurrutxaga Loidi (Getaria, 1996)
      • Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba (Gasteiz, 1950).

Izena emateko argibideak

  • Epea: Izen-ematea urtarrilaren 18ra arte dago irekita.
  • Prezioa: Guztira 25 euro prezioa du ikastaroak; Galtzaundikideek deskontua izango dute eta 20 euro ordaindu beharko dituzte.
  • Prozedura:
    • Online: Izena emateko formularioa bete behar da online (hemen esteka). Ordainketa transferentzia bitartez egin beharko dute online izena ematen dutenek, honakoa adieraziz:
      • Kontzeptua: Izen-abizenak eta Altzo2024
      • Kontu korronte honetara: ES88 2095 5081 99 1061848692
      • Ondoren, ordainketaren ordainagiria bidali behar da galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera.
    • Presentzialki: Altzoko udaletxean edota Galtzaundiren egoitzan izena emateko aukera ere egongo da presentzialki. Ordainketa eskudirutan egin beharko dute presentzialki izena ematen dutenek. Galtzaundikideek bazkide txartela erakutsi beharko dute.

Euskararen Historiaren oinarriak lantzeko ikastaroa, Altzon 7