Kezkak eta iritziak partekatu dituzte hezkuntzaren inguruan

Urtarrileko azken osteguneko ekitaldia hezkuntzari buruzkoa izan da Galtzaundi tabernan. Nora Salbotx irakasle eta sindikalista izan da ‘Hezkuntza: ikasleen kezkak hizpide’ hitzaldia eskaini duena eta horretarako, Ibarrako Uzturpe ikastolako 4. DBHko ikasleek hezkuntzari buruz dituzten kezkak eta iritziak hartu ditu oinarri. Izan ere, saio aurretik Uzturpeko ikasleek gogoeta saioa egin dute tabernan bertan eta Galtzaundi Euskara Taldeko teknikarien dinamizazioarekin beren zalantzak bildu dituzte. Saioan bertan izan dira ikastolako ikasleak zein irakasleak eta beren inpresioak kontrastatzeko aukera izan dute Salbotxekin. Hitz egin diren gaien artean ebaluatzeko sistema, ikasle-irakasle harremana, ikasleen eskubideak, hizkuntzen trataera eta genero berdintasuna izan dira.

Kezkak eta iritziak partekatu dituzte hezkuntzaren inguruan 23 Kezkak eta iritziak partekatu dituzte hezkuntzaren inguruan 25 Kezkak eta iritziak partekatu dituzte hezkuntzaren inguruan 27 Kezkak eta iritziak partekatu dituzte hezkuntzaren inguruan 29

Kezkak eta iritziak partekatu dituzte hezkuntzaren inguruan 31