Korrikako arropa salgai Galtzaundin

Tolosaldean denda finkoa izango du Korrikak. 21. edizioa izango da aurtengo Korrikarena eta Korrikako arropa erosteko aukera izango da Galtzaundi Euskara Taldearen bulegoan. Tolosako Nafarroa etorbideko 6. zenbakian du bulegoa Galtzaundik eta bertan dago eskuragarri euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren materiala.

Arropa erosteko ordutegia honakoa da:

  • Astelehenetik ostegunera: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
  • Ostiraletan: 9:00etatik 14:00etara.

HEMEN ikusgai 21. Korrikaren arropa katalogoa.

Babesa erakusteko aukera ere egongo da Galtzaundin, Gares eta Gasteiz lotuko dituen lasterketan Korrika laguntzailea izaten. Horretarako, 12 euroren truke edizio honetako pina, txartela eta hori erabiltzeko Euskal Herriko hainbat dendetarako deskontuen katalogoa jaso ahalko da.

AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du Korrikak 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean eta orain dela 10 urte bezala, Gasteizen amaituko da. “Klika” da hautatutako leloa: euskararen aldeko hautua egiteko eta euskararen aroarekin bat egiteko deia. Txillardegi omenduko dute oraingoan, kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan… ekarri zuen aldaketa aintzat hartuta.