Hezkuntza: Ikasleen kezkak hizpide Galtzaundi tabernan

Urtea astearekin batera, hileko azken osteguneko saio kulturalei ekingo dio Ibarrako Galtzaundi tabernak. Hurrengo saioa urtarrilaren 31an izango da, 18:00etatik aurrera. Bertan, Nora Salbotx Alegria baztandarra izango da hezkuntzari buruzko bere ikuspuntua emateko hitzaldia eskaintzen. Esperientzia oparoa du pilatuta Salbotxek hezkuntzaren arloan: Amaiurko eskola txikian irakasle hastapenean; eta irakasleen formakuntzan ondoren —Mondragon Unibertsitatean nahiz Nafarroako Unibertsitate Publikoan—. Saioan, Uztupeko 4. DBHko ikasleek landutako gaiei buruz arituko da aditua, hala nola, ebaluatzeko sistema, ikasle-irakasle harremana, ikasleen eskubideak, hizkuntzen trataera, genero berdintasuna…

Saioa Uzturpe ikastolaren Kultur Astearen baitan kokatzen da.