Uzturpe ikasleen gogoeta saioa Galtzaundi tabernan

Ibarrako Uzturpe ikastolako 4. DBHko ikasleek hezkuntzari buruzko gogoeta saioa egin dute Galtzaundi tabernan. Galtzaundi Euskara Taldeko teknikariek dinamizatu dute saioa eta bi ordu eta erdiz, hezkuntzaren inguruan dituzten kezkak eta gogoetak landu eta partekatu dituzte euren artean. Ebaluatzeko sistema, ikasle-irakasle harremana, ikasleen eskubideak, hizkuntzen trataera, genero berdintasuna… hainbat gairen inguruan jardun dute goizeko saioan zehar ikasleek.

Ikasleek landutakoari buruz hitz egiteko eta hezkuntza sistemaren inguruko bere ikuspuntua azaltzeko Nora Salbotx irakasle eta sindikalista izango da Galtzaundi tabernan urtarrilaren 31an, 18:00etatik aurrera. Saio hau guztiz irekia izango da.

Uzturpe ikasleen gogoeta saioa Galtzaundi tabernan 19

Uzturpe ikasleen gogoeta saioa Galtzaundi tabernan 21

Uzturpe ikasleen gogoeta saioa Galtzaundi tabernan 23

Uzturpe ikasleen gogoeta saioa Galtzaundi tabernan 25