Gure eskualdeko herri gehienetan ez dago euskaltegirik, eta herri horietako biztanleek alboko euskara ikastera herri handiagoetara joan behar izaten dute. Hori ikusita, UEMAk, mankomunitateko kide diren hainbat udalekin eta euskaltegiekin elkarlanean, ‘Ikasi euskara herrian bertan’ kanpaina jarri du martxan. Ikasturte…
UEMA
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide dira Tolosaldeko hainbat herri eta Galtzaundi Euskara Taldeak elkarlanean lanean dihardu UEMAko teknikariekin.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Zabalik da UEMAk sortutako Iñaki Arregi bekara lanak aurkezteko epea
Iñaki Arregi beka sortu du UEMAk, udalerri euskaldunen garapena aztertzeko, ikerketa sustatzeko eta euskal soziolinguistikaren inguruko ezagutza areagotzeko. Eusko Jaurlaritzak babestuko du beka, eta bi lan sarituko ditu lehen deialdian, bakoitza 5.000 eurorekin. Udalerri euskaldunak garatzea da euskararen arnasguneei sendo…
Tolosa&Co-ko bazkide ia guztiek euskaraz eman dezakete zerbitzua
Urtarrilaren 24ean, Tolosa&Cok euskara sustatzeko egindako lana azaldu dute prentsaurrean zuzendaritzako kide Jaione Ormazabal, Galtzaundiko teknikari Amaia Doyague eta Tolosako alkate Olatz Peonek. Tolosa&Co Merkataritza-Ostalaritza eta Zerbitzu Elkarteak hala eskatuta, Galtzaundi Euskara Taldeak 2017ko udazkenean lanketa bat egin du elkarteko…
HITZARMENA UEMAREKIN, TOLOSALDEAN BATERA ARITZEKO
Tolosaldeko 28 herrietan batera eragiteko, elkarlanerako hitzarmena egin dute UEMAk eta Galtzaundik. Euskarak Tolosaldean duen egoerari buruzko ikerketetan elkarlanean jardutea da hitzarmenaren asmoa. Hitzarmenaren atarian bi aldeek nabarmendu dutenez, “euskara biziberritzeko bidean pisu handiko eskualdea da Tolosaldea. 28 udalerri ditu,…
Errenta aitorpena euskaraz egiteko elkarlana Udalak eta Uemak
Tolosako Udalak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian. Hala jakinarazi dute Tolosako Udaletik: “Kanpaina berri honekin, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da. Bide horretan, errenta aitorpena euskaraz eginda euskarari bide…