Gazteok Arnas eguna izango da azaroaren 26an Larrabetzun, eta autobusa izango da eskualdetik

Udalerri euskaldunetan bizi diren gazteek elkar ezagutzeko eta haien arteko harremanak indartzeko helburuarekin, Gazteok Arnas eguna izango da azaroaren 26an, Larrabetzun (Bizkaia). Egun osoko egitaraua antolatu du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Larrabetzuko gazteekin eta eragileekin elkarlanean.

Gazteok Arnas egunaren helburua da udalerri euskaldunetako gazteak saretzea eta haien arteko harremanak sendotzea. Azken urteetan, udalerri euskaldunetako gazte ugarik parte hartu dute UEMAren Salto! udalekuetan —2022an, adibidez, ehun gaztek—, eta haien arteko harreman-sareak sortu dira. Horiek zabaltzea eta indartzea da, hain justu, Gazteok Arnas egunaren xedea.

Larrabetzurako joan-etorria egin ahal izateko, autobusa izango da eskualdetik: Villabonatik abiatuko da goizean, eta hara bueltatuko da iluntzean.

Egitarau zabala izango da Gazteok Arnas egunean. Tartean, bertso-bazkaria izango da, eta zabalik dago harako izena emateko epea: 15 euroko kostua du. Bazkarirako izena ematearekin batera adierazi behar da zein autobus hartu nahi den. Helbide honetan eman daiteke izena: labur.eus/GazteokArnasLarrabetzu2022.

EGITARAUA:

11:30: ongi-etorria, bertako gazteen eskutik.

11:30-13:00: tailerrak aukeran: zirku-tailerra, mural-margoketa, ibilbidea…

13:00: ekitaldia.

14:00: bertso-bazkaria (*aukera beganoa egongo da).

17:00: Zo-Zongó perkushow taldearen emanaldia herriko kaleetan.

19:00: Kuluxka Klan eta DJ Nahia Novo Hori Bai gaztetxean.

Gazteok Arnas eguna izango da azaroaren 26an Larrabetzun, eta autobusa izango da eskualdetik 7