Ikasleen praktikaldiak euskaraz izatea bermatzeko ‘Hezi eta lan’ proiektua garatu da

Galtzaundi Euskara Taldeak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Tolosaldeko Lanbide Heziketako ikasleek eskualdeko enpresetan beren praktikaldia euskaraz egin ahal izatea bermatzeko proiektua jarri dute martxan ikasturte honetan. Eskualdeko Lanbide Heziketa zentroen aholkuak jarraituz, zazpi enpresa aukeratu dira proiektu pilotorako eta bertan, praktikaldietara joaten diren ikasleek praktikak euskaraz egin ahal izatea bermatzeko beharrezkoak diren pausoak eman dituzte Galtzaundiko teknikarien laguntzarekin. Proiektuan enpresak hauek hartu dute parte: Refractarios Kelsen S.A., Gureak enpresa taldea, Sutargi S.A.L enplegurako zentro berezia, Tarte Koop. Elk., Otsabio S.A., Feralco Iberia eta Iratze lorezaintzak.

Proiektuaren inguruko xehetasunak aurkezpen bideo honetan daude ikusgai: