Igandean Euskararen Nazioarteko Eguna dela kontuan izanik, Tolosako eta Ibarrako Herrikide, Orixe, Laskorain eta Uzturpe ikastetxeetako ikasleek mural bat margotu dute Zumardi Handiko sarreran. DBHko laugarren mailako ikasleek parte hartu dute ekintzan eta Ibai Luque diseinatzailearen laguntza izan dute horretarako.…
Hezkuntza
Egitasmoen osagarritasunak bilatu eta elkarlana sustatzeko Herrikide, Laskorain eta Samaniego-Orixe ikastetxeak, Aitzol Udal Euskaltegia, Udaleko Euskara Batzordea eta Galtzaundi Euskara Taldea biltzen diren mahaia da Euskararen Mahaia deiturikoa.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Tolosako Guraso Eusleek bigarren aldiz ekingo diote egitasmoari
Aurtengo maiatzean, Tolosako hiru ikastetxeetako gurasoek pauso garrantzitsua eman zuten euskararen erabileran eragiteko asmoz: Guraso Eusle bilakatu ziren. Zehazki maiatzaren 8tik 26ra, hiru astez, euskarari eusteko jarrera hartu zuten dozenaka gurasok eta Galtzaundi Euskara Taldeak koordinatuta esperientzia arrakastatsua lortu zen.…
HIRU ASTEZ GURASO EUSLEAK IZANGO DITU TOLOSAK
2016. urteko urrian, Gurasoen Hizkuntza Erabileraren Neurketa egin zuen Galtzaundi Euskara Taldeak. Bertan datu esanguratsu ugari atera ziren baina horien artean batek gure arreta deitu zuen: Tolosako ikastetxeetako irteera orduetan gurasoak euren artean hitz egiten ari direnean, erdiek, zehazki %52ak,…
Euskara ardatz, gazteen eta Kike Amonarrizen hausnarketak
Kike Amonarriz soziolinguistak eta Hirukide, Laskorain eta Orixeko gazteek euskararen inguruan hausnartu dute ekainaren 15ean Tolosako kultur etxeko areto nagusian egin den ekimenean. DBH 4ko ikasleek egindako ikusentzunezko lanak ikusi dira lehenik: – Hirukideko ikasleek kultur aniztasuna eta etorkinek euskararekiko…
Hirukide eta Uztaritzeko Jondoni Bixintxo inoiz baino gertuago
Tolosa eta Uztaritzeren senidetzea aitzaki, Tolosako Hirukide eta Uztaritzeko Jondoni Bixintxo ikastetxeak harremanetan dira. Hirukideko H.H-LHko zuzendari Pello Agirrezabalek eta hizkuntz normalkuntza arduradun Joseba Antxustegietxartek Uztaritzeko Jondoni Bixintxo ikastetxearekin senidetzeak dituen helburuak, aldekotasunak, aurrera begirako asmoak… azaldu dizkigute bideo honetan.…
Xan Airek eta Laskoraingo eta Kanboko ikasleek Ipar Euskal Herriko euskararen egoera izan dute hizpide
Martxoaren 26ean Tolosako kultur etxean egin den ekimenean Seaskako Euskaraz Bizi egitasmoko koordinatzaile Xan Airek eta Kanboko Xalbadorreko eta Tolosako Laskoraingo ikasleek hartu dute parte. Ipar Euskal Herriko euskararen egoera izan dute hizpide, testigantzen eta datuen bitartez. Non dugu iparra?…
Labaien, Lizardi eta Orixeren hitzak gogora ekarri dituzte ikasleek
Galtzaundik dinamizatuta, Hirukide, Laskorain, Orixe eta Uzturpeko ikasleek euskaratik eta euskararako graffitiak egin dituzte. Ikastetxeek hautatutako pertsonaiak eta aipuak eta ikasleen diseinua oinarri, Ibarrako eta Tolosako semaforo kaxatan egin dituzte graffitiak.