Martxoaren 26ean Tolosako kultur etxean egin den ekimenean Seaskako Euskaraz Bizi egitasmoko koordinatzaile Xan Airek eta Kanboko Xalbadorreko eta Tolosako Laskoraingo ikasleek hartu dute parte. Ipar Euskal Herriko euskararen egoera izan dute hizpide, testigantzen eta datuen bitartez.
Non dugu iparra?
Kike Amonarriz eta Pantzo Hirigarairen “Bidaso: Biga so. Irri iparrak eta hego erak” hitzaldi umoretsua eta Mintzanet egitasmoa aurkeztu dira Tolosan, martxoaren 5ean. Non dugu Iparra? lelopean, Galtzaundi euskara elkarteak sustatuta eta Ipar eta Hego Euskal Herriko sareak ehuntzeko helburuarekin lantzen ari diren ekimenen baitan egin ziren aipatu hitzaldiak eta aurkezpenak.