Hirukide eta Uztaritzeko Jondoni Bixintxo inoiz baino gertuago

Tolosa eta Uztaritzeren senidetzea aitzaki, Tolosako Hirukide eta Uztaritzeko Jondoni Bixintxo ikastetxeak harremanetan dira. Hirukideko H.H-LHko zuzendari Pello Agirrezabalek eta hizkuntz normalkuntza arduradun Joseba Antxustegietxartek Uztaritzeko Jondoni Bixintxo ikastetxearekin senidetzeak dituen helburuak, aldekotasunak, aurrera begirako asmoak… azaldu dizkigute bideo honetan.

Uztahitza

Azaroak 24 eta 28 artean, euskara sustatzea helburu duten ekimen ugari egin dira Tolosarekin senidetuta dagoen Uztaritzen. Hala dio Uztahitzan ekimenaren azalpenak: “Uztaritzeko herriak, herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko hizkuntza politika ausarta plantan ezartzeko engaiamendua hartu du, frantses hiztunak izan ala euskaldunak.

Baina hizkuntzen egoera ez da berdina, eta euskarak onarpen eta balioztapen gabezia pairatzen du.

Horrengatik honen promozioa egitea garrantzitsua iduritzen zaigu, euskara, hizkuntza bizia izateaz gain, biziaren atal ezberdinetan baliatua dela erakusteko: harreman sozialetan, aisialdian, lan munduan, hezkuntzan, sorkuntzan, politikan…

Uztahitzan ekimenaren bigarren aldi honetarako, gogoetari lekua utzi diogu. Hirigintzak zertan eragiten dion hizkuntzari? euskararen historia zein da? zein gezur edo aurreiritzi daude gure hizkuntzari buruz? Hitzaldia-eztabaidak gure burua janzteko, elkar eztabaidatzeko.

Azken egunarekin, animazioak, haur, gazte eta helduentzat, euskara biziz, euskaraz biziz”.

Hirukide eta Uztaritzeko Jondoni Bixintxo inoiz baino gertuago 5