Otsailaren 23an iritsi da Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldi zikloa Berastegira. Udaletxeko erabilera anitzeko gelan garatu da saioa eta dozena bat lagun bertaratu dira bertara. Galtzaundiko kide Garikoitz Goikoetxeak eta UEMAko Goizane Aranak hartu dute hitza saioan eta berastegiarrek beren…
Albisteak
Alegia, Altzo, Ibarra eta Iruran: Euskaraz bizi a(ha)l gara?
Dagoeneko eskualdeko hainbat herri pasa ditu Galtzaundiren ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloak. Datorren astean, Tolosaldeko beste lau herriren txanda izango da. Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara? Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean…
‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldia Berastegira
Tolosan eta Villabonan saioak egin eta gero, Berastegira iritsiko da ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa. Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara? Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta Berastegin duen egoeraz hitz egingo…
Minority Safe-Pack: hizkuntza eta kultura gutxituak babesteko ekimena
Europako Batasunak bere baitako hizkuntza eta kultura-gutxituak babesteko gutxieneko legedi amankomun bat abian jar dezan europar mailako herritarren ekimen bat jarri da abian. Minority Safe-pack izena du egitasmoak eta Europako zazpi estatu desberdinetako milioi bat herritarren sinadurak bildu behar ditu…
Juan Luis Zabala, otsailean, Irakurle Taldean
Galtzaundi irakurle taldearen otsaileko saioan Juan Luis Zabalaren ‘Txistu eta biok’ eleberria landuko da. Saioa otsailaren 21ean, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean. Hilabetez liburua landu dutenek, Zabalarekin iritziak partekatzeko aukera izango dute 19:00etatik aurrera. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko…
Erantzun bikaina jaso du Villabonako hitzaldiak
Urtarrilaren 25ean aurkeztu dugu ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldia Villabonako Subijana Etxean. Galtzaundiko kide Garikoitz Goikoetxea, Imanol Artola eta Idoia Lahidalgak hartu dute hitza aurkezpenean eta Tolosaldeko datu soziolinguistikoak eta herrikoak azaldu eta alderatu dituzte. Saiora 30 lagun baino gehiago…
Tolosa&Co-ko bazkide ia guztiek euskaraz eman dezakete zerbitzua
Urtarrilaren 24ean, Tolosa&Cok euskara sustatzeko egindako lana azaldu dute prentsaurrean zuzendaritzako kide Jaione Ormazabal, Galtzaundiko teknikari Amaia Doyague eta Tolosako alkate Olatz Peonek. Tolosa&Co Merkataritza-Ostalaritza eta Zerbitzu Elkarteak hala eskatuta, Galtzaundi Euskara Taldeak 2017ko udazkenean lanketa bat egin du elkarteko…
Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa: Tolosa 2017
Eskura duzue Galtzaundi Euskara Taldeak, 2017an, Tolosako Udalarentzat egindako Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren txostena. Hemen duzue eskuragarri:
Tolosako ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ saioa osorik ikusgai
2018ko urtarrilaren 17an Tolosako Kultur Etxean emandako hitzaldia jasotzen duen bideoa ikusgai duzue. ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ izenburupean, Galtzaundiko kide Garikoitz Goikoetxeak Tolosaldeko eta Tolosako azken datu soziolinguistikoak plazaratu ditu hitzaldian.
Villabonaren txanda: ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’
Tolosan egindako hitzaldiaren ondoren, Villabonara jauzi egingo du ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloak. Posible al da Villabonan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara Villabonan? Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Villabonan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kide Garikoitz…