‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldia Berastegira

Tolosan eta Villabonan saioak egin eta gero, Berastegira iritsiko da ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa. Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara? Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta Berastegin duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko eta UEMAko kideek. Hitzaldian bertan ere, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak aipatuko dira.

ā€˜Euskaraz bizi a(ha)l gara?ā€™

Noiz: otsailak 16, ostirala

Ordua: 18:00

Nun: Udaletxeko erabilera anitzeko gelan