Erantzun bikaina jaso du Villabonako hitzaldiak

Urtarrilaren 25ean aurkeztu dugu ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldia Villabonako Subijana Etxean. Galtzaundiko kide Garikoitz Goikoetxea, Imanol Artola eta Idoia Lahidalgak hartu dute hitza aurkezpenean eta Tolosaldeko datu soziolinguistikoak eta herrikoak azaldu eta alderatu dituzte. Saiora 30 lagun baino gehiago gerturatu dira eta azalpenak eman ostean, beren iritziak eta ideiak elkarbanatu dituzte bertaratutakoek.

Erantzun bikaina jaso du Villabonako hitzaldiak 19Erantzun bikaina jaso du Villabonako hitzaldiak 21Erantzun bikaina jaso du Villabonako hitzaldiak 23 Erantzun bikaina jaso du Villabonako hitzaldiak 25