Zurekin nonahi, noiznahi euskaraz! Izen-ematea irekita

 

Mintzalagunean izena emateko epea zabalik da dagoeneko. 

Tolosaldeko Mintzalaguna egitasmoak ikasturte berriari ekin dio. Euskara noiznahi eta nonahi praktikatzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Mintzalagunak lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean euskara praktikatzeko eta ondo pasatzeko aukera eskaini du azken 30 urteetan, eta aurten ere martxan jartzera goaz. 

 IZENA EMAN

Irailean ikasturtea hastearekin batera, Mintzalagun talde berriak sortuko dira. Tolosan, Amasa-Villabonan, Ibarran, Zizurkilen, Anoetan eta hemen bertan, Iruran, badira taldeak dagoeneko, eta nahi genuke Bidelagunak eta Bidelariak eskualdeko herri gehiagotan ere elkartzea. Mintzalagunean, Bidelariak eta Bidelagunak astero elkartzen dira, eta astero izaten dute elkarri zer kontatua, zertaz hitz egina, giro atseginean. Astean ordu betez, hizketaldi lasaian, Bidelagunek euskara praktikatzea dute helburu, lotsa gaindituz, akatsak egiteari beldurra kenduz, hizkuntza ohiturak aldatuz eta erabileran urratsak emanez. Bidelagunei, berriz, euskara partikatu nahi duen bati laguntzearen pozak betetzen dio barrua, euskararen alde zerbaitetan ari dela ikustea, eta, gainera, ondo pasatzen ari dela.

Asteroko zitaz gain, ikasturtean zehar ekintza osagarriak ere antolatzen dira, betiko taldeaz gain, Mintzalagunean parte hartzen ari diren gainerakoekin batera: urtero eskualdeko bertako herriren batean bisita gidatu bat egiten da, iaz Amezketara joan ginen, duela bi urte Tolosako alde zaharra bisitatu genuen, eta Asteasu, Altzo… asko dira gustu handiz bisitatu ditugun eskualdeko txokoak; eta eskualdetik ere ateratzen gara, Durangoko Azokara, sagardotegira, eta aurten ere izango dira antzerako ekintza osagarriak. 

Euskaraz soltura izan ez, eta soltura hori lortu nahi duten ia 100 mintzalagun ditugu Tolosaldean 20 talde pasatxotan banatuta. Eta begirada altxatuz gero, Euskal Herri osoan ia 8 000 mintzalagun gara. Asko gara, eta gehiago izateko asmoz gaude aurten, nonahi eta noiznahi euskaraz egin nahi dugunak. 

Aurten Gurasolaguna, Villabonan

30 urte bete ditu dagoeneko Mintzalagunak, ia 100 kide gara Tolosaldean, eta gehiago izateko gogoz gaude. Betiko eskaintzak bere horretan jarraituko du, eta, horrez gain, aurten, aldaera berri bat jarriko dugu martxan Amasa-Villabonan. Gulasolaguna. Beraz, gurasoengan jarri nahi dugu arreta. Gaur egunean haurrek kirol eta ikastaro mordo batean ematen dute izena, eta haurrak ekintzetan murgilduta dauden bitartean, gurasoak inguruan izaten dira. Bada, haurrak ekintzetan dauden tarte horiek aprobetxatu nahi ditugu Mintzalaguneko talde berriak sortzeko, eta Mintzalagunera jende berria gerturatzeko. Izan euskara partikatu nahi duten gurasoak, izan euskaraz ondo moldatzen diren guraso boluntarioak, guztioi egin nahi dizuegu deia. Kiroldegian, frontoian, kultur etxean zein musika-eskolan zuen haurrak uzten dituzuenean, mahai bueltan elkartzeko eta euskaraz jarduteko aukera izango duzue aurten, esan bezala, Villabonan izango da hori.

Eta ohiko Mintzalagunean izena emateko Galtzaundin eman dezakezue izena, baita Tolosaldeko udal guztietan ere. Zuen herriko udalean bertan, alegia. Bertaratu, deitu edo idatzi lasai, zalantzarik izanez gero galdetu, eta ez galdu aukera. Informazio gehiago udaletako webguneetan aurkituko duzue, baita Galtzaundiren webgunean ere.

Zurekin, noiznahi, nonahi, MINTZALAGUNA.