Tolosaldeko euskaltegietan izena emateko epea ireki da

Aitzol Udal euskaltegiak eta Tolosaldeko AEK-k 2023/2024 ikasturtean eskualdean eskainiko diren euskara ikastaroak aurkeztu dituzte Ibarran. Ikasturte honetan eskualdeko hamar herritan izango da euskara ikasteko aukera: Alegian, Anoetan, Asteasun, Ibarran, Ikaztegietan, Iruran, Lizartzan, Tolosan, Villabonan eta Zizurkilen. Herrian bertan euskara ikasteko aukera izango ez dutenek ere, herritik gehienez 10 minutura izango dute euskara ikasteko aukera. Tolosaldeko AEKko zuzendari Diana de Castrok azaldu ditu antolaketa horren arrazoiak: “herri guztietan euskara ikasteko taldeak osatzea zaila dela ikusita, eskualdean zehar eskaintza osoa bermatu dadin eta euskara ikasi nahi eta herrian aukerarik ez dutenek, herritik ahalik eta gertuan aukera izan dezaten adostu dugu antolaketa hori”.

Euskara ikasteak baliagarri izan behar du Tolosaldean bizitzeko, balio behar du bertan ikasi edota lan egiteko, baita aisialdian jolasteko ere. Euskarak izan behar du harrera hizkuntza Tolosaldeko herrietan eta, halaber, herritarron solasaldietan lehen hizkuntza. Herritar ugari euskaldundu dira Tolosaldeko euskaltegietan, baina badira oraindik ere badirela pausu hori eman ez dutenak, badira euskaltegietara inoiz gerturatu ez direnak, oraindik euskarara gerturatu ez direnak. Eskualdeko biztanleen %14 da erdalduna gaur egun, eta bereziki herritar horiei dei egiteko eta euskara ikastera animatzeko aprobetxatu dute euskaltegietako ordezkariek. 

Herritar guztientzat egokitutako ikastaroak

A1 mailatik C2ra arteko ikastaroak eskainiko dituzte bi euskaltegiek, hau da, euskara oinarri oinarritik ikastetik hasi eta goi mailaraino lantzeko aukera izango da gure eskualdean. Aitzol Udal Euskaltegiko zuzendari Ainara Arakamak azaldu duenez, “klaseak herrietan jasotzeko aukeraz gain, bertaratu ezin direnek autoikaskuntza bidez ikasteko aukera ere izango dute, ikasketa metodo ez-presentzialari esker”. Matrikulazio epea irekita dute bi euskaltegiek, irailaren 20ra arte.

16 urtetik gorako edonork eman lezake izena AEKn eta Aitzolen: kanpotik etorritakoek, euskaraz alfabetatu gabeek, jubilatu berriek, euskara hobetu nahi duten herritarrek, merkataritzako langileek, ostalaritzan dabiltzanek eta zenbait kolektibotakoek: Asuntzion klinikako langileek, Osakidetzakoek, epaitegikoek, udal langileek…

Bizitza hainbeste garestitu den honetan, ezin ahaztu dirulaguntzak aipatzea: Tolosaldeko udalek esfortzu handia egiten dute aipatutako ikastaroak diruz laguntzeko, beti ere udalek edota Jaurlaritzak jarritako baldintzak betez gero. Kasu batzuetan, ikastaroen %100 ere ordaintzen zaie ikasleei, lortutako helburuen edota baldintza batzuen arabera. Horretarako, udalarekin harremanetan jarri eta dirulaguntzen inguruko informazioa eskuratu ahal izango dute herritarrek.

Udal ordezkariekin, euskara irakasleekin, euskara teknikariekin eta euskalgintzako eragileekin batera egin dute agerraldia Aitzolek eta AEK-k. Bi euskaltegiek, euren eskaintzak ere aipatu dituzte:

AITZOL UDAL EUSKALTEGIA

Aitzol Udal Euskaltegiaren izaera publikoa eta guztiontzat irekia azpimarratu du Ainara Arakama zuzendariak, eta Tolosako Udalak zerbitzu honi eusten egiten duen ahalegina eskertu. Izan ere, azken urteotan ikasturteko 200dik gora ikasleri beren euskararen bidean laguntzeko aukera izan dute, eta aurten ere zeregin horretan sakontzen jarraitu nahi dute udal euskaltegian. Maila eta beharren arabera, astean 10 ordu, 8, 6 eta 5 orduko aurrez aurreko moduluak eskaintzen dituzte goizean goiz hasi eta iluntzera arte Tolosan.

Aitzol Udal Euskaltegian konbentzituta daude euskarak ateak zabaltzen dituela eta merezi duela bidaia horretan abiatzea. Kanpainaren aurtengo leloak hala dio: Euskara, bidaia harrigarria; euskara harrigarria!

Hizkuntz eskakizun agiri ofiziala lortu nahi duen edonor ere joan daiteke Aitzol Udal Euskaltegira, A1etik hasi eta C2 maila bitartean. Horretaz gain, erabileran indarra jartzeko asmoz, aurten ere mintzataldeak antolatuko dituzte B1etik gorako ikasleentzat. Talde hauetan herritarrek beren hizketako gaitasuna lantzeko aukera izango dute irakasle baten gidaritzapean. 

Tolosako Aitzol Udal Euskaltegian matrikulaldia irailaren 1etik 21era bitartean izango da, goizez 09:00-13:00 eta arratsaldez 16:00-19:30. Informazio gehiago nahi izanez gero.: Internetez aitzolue@tolosa.eus helbidean eta telefonoz 943 65 10 06 zenbakian.

TOLOSALDEKO AEK

AEK-n ere abian da matrikulazio-kanpaina. Euskal Herrian 100 euskaltegi baino gehiago ditu martxan AEKk, Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzea bultzatzea helburu, eta tartean dira Tolosaldeko ikastaroak. Aurtengoan ere AEK-n Tolosaldeko herritarrek euskara ikasteko aukera bertatik bertara izan dezaten, eta matrikulazio aldi honetan AEK-ko irakasleek ikasleengandik gertu egon nahi dutela aipatu dute, euskara hurbil izanda, urrun heltzeko aukera izan dezaten.  Horixe da, hain justu, aurtengo kanpainaren leloa AEKn: euskara hurbil, zu urrun heltzeko. 

Bestalde, ikasturte honetan Korrika izango dela aipatu dute AEKkoek, beste behin ere, eskualdeko kaleak zeharkatzen, euskara jendearengana hurbiltzeko xedez. Matrikulaziora itzuliz, 2023-2024 ikasturtean Tolosaldeko hainbat herritan eskainiko ditu AEKk euskara ikastaroak, besteak beste, Zizurkil, Villabonan eta Asteasun, Anoeta eta Iruran, Ikaztegietan eta Alegian, Ibarran eta Lizartzan.

Ikastaro horietan izena emateko aukera izango duzue irailaren 1etik 20ra, euskaltegiko telefono zenbakira deituz (943 59 17 04), edota andoain@aek.eus helbidera idatziz.

TOLOSALDEKO ESKAINTZA PRESENTZIALA:

HASTAPEN-MAILA 

Ez daki ezer esaten euskaraz edo hitz gutxi batzuk bakarrik, eta ez du izan inolako harremanik euskararekin edo harreman mugatua bakarrik izan du. 

ALEGIA: al.-az. | 09:00-11:30. (AISA)

ANOETA: ar.-og. | 15:00-17:00. (AISA)

ASTEASU: al.-az. | 18:30-20:30. (AISA)

IBARRA: al.-az. | 09:30-11:30. (AISA)

IBARRA: ar.-og. | 14:30-16:30. (AISA)

IKAZTEGIETA: ar.-og. | 09:00-11:30. (AISA)

IRURA: az.-or. | 14:30-16:30. (AISA)

LIZARTZA: az.-or. | 09:30-11:30. (AISA)

TOLOSA: al.-og. | 09:00-11:30. (A0)

TOLOSA: al.-ar.-og. | 15:30-18:10. (A0)

VILLABONA: al.-ar.-og. | 09:30-11:30. (AISA)

ZIZURKIL: al.-ar.-og. | 15:00-17:00. (AISA)

*Aisa: Kanpoko jatorria duten herritarrentzako harrera ikastaroa.

OINARRIZKO MAILA 

Gai da euskarazko eguneroko esamoldeak eta maiz erabiltzen diren esaldi errazak ulertu edota erabiltzeko.

ALEGIA: al.-az. | 18:00-20:30. (A1 eta A2)

ANOETA:  az.-or. | 09:30-12:00. (A1 eta A2)

IRURA: ar.-og. | 16:00-18:30. (A2)

TOLOSA: al.-og. | 09:00-11:30. (A1)

TOLOSA:  al.-ar.-og. | 15:45-18:25. (A1)

TOLOSA: al.-og. | 09:00-11:30. (A2)

TOLOSA: al.-ar.-az. | 16:00-18:40. (A2)

VILLABONA: al.-ar.-og. | 09:30-12:00. (A1 eta A2)

ZIZURKIL: al.-ar.-og. | 15:00-17:00. (A2)

NIVEL MEDIO / ERDI-MAILA 

Euskaraz komunikatzeko gai da eta testuen puntu nagusiak ulertzen ditu.

ALEGIA: ar.-og. | 18:00-20:30. (B1)

IRURA: ar.-og. | 16:00-18:30. (B1)

IBARRA: ar.-og. | 18:00-20:30. (B1)

TOLOSA: al.-ar.-az. | 09:00-11:40. (B1)

TOLOSA: al.-ar.-az. | 16:00-18:40. (B1)

TOLOSA: al.-ar.-og. | 09:00-11:40. (B2)

TOLOSA: al.-ar.-og. | 16:00-18:40. (B2)

TOLOSA: ar.-og. | 09:30-11:00. (Mintzataldea)

TOLOSA: al.-az. | 15:00-16:30. (Mintzataldea)

VILLABONA: al.-ar.-og. | 09:30-12:00. (B2)

ZIZURKIL: al.-ar.-og. | 15:00-17:00. (B1)

ZIZURKIL: al.-ar.-og. | 09:30-12:00. (B1 eta B2)

GOI-MAILA

Badaki modu erraz eta naturalean hitz egiten, eta euskara malgua eta eraginkorra erabil dezake helburu akademiko, sozial eta profesionaletarako.

TOLOSA: ma.-ju. | 09:00-11:30. (C1)

TOLOSA: ma.-ju. | 16:00-18:30. (C1)

TOLOSA: lu.-mi. | 08:00-11:00. (C2)

TOLOSA: lu.-mi. | 15:30-18:30. (C2)

TOLOSA: lu.-mi. | 09:30-12:00. (Mintzataldea)

TOLOSA: lu.-mi. | 15:30-18:00. (Mintzataldea)

VILLABONA: lu.-ma.-ju. | 09:30-12:00. (C1)