Villabonaren txanda: ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’

Tolosan egindako hitzaldiaren ondoren, Villabonara jauzi egingo du ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloak. Posible al da Villabonan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara Villabonan? Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Villabonan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kide Garikoitz Goikoetxeak eta Imanol Artolak. Hitzaldian bertan ere, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak Villabonan emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak aipatuko dira.

‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’

Noiz: Urtarrilak 24, asteazkena

Ordua: 18:30

Nun: Subijana Etxea (Mintzola)