Albisteak
Euskaltzaleok oztopoen gainetik euskaraz biziko gara!
Euskaraz bizi nahi horrek batzen gaitu, elkartasun hariak josten ditu gu guztion artean. Mingarria da ordea, beste zenbaiten aldetik, agintari arrotzen eskutik, euskaraz bizi nahi hori itotzeko, euskara hil-hurren uzteko, euskaldunon aurka duten erra etengabea. Euskaldunok euskaraz bizitzeko aukera bakarra…
Janaria aitzaki, euskaraz aritzeko hitzordua egin dute mintzalagunek Lizardin
Tolosako Mintzalaguna egitasmoko talde ezberdinetan parte hartzen ari diren herritarrek merienda egin dute otsailaren 3an, Lizardi elkartean. Janaria aitzaki, pare bat orduz elkarrekin euskaraz aritu dira. 10 taldetan banatuta, 60 lagun inguru elkartzen dira astero-astero Tolosan euskara praktikatzeko. Horien erdiak…
Hika praktikatzeko taldea urtarrilaren 20an bilduko da
Hika praktikatzeko taldea urtarrilaren 20an bilduko da, Tolosako bidaiarien txokoan. 17etan egingo da bilkura. Hika hitz egiterakoan nahi eta ezina sentitzen baduzu, ondokoa aukera paregabea duzu. Josu Iztueta bidaiariak, Ebaristo Elduaien euskaltzaleak, Balentin Dorronsoro txirrindulari ohiak eta Mattin Amundarain euskaltzaleak…
Urtarrilaren 21ean eta otsailaren eta martxoaren 2
Urtarrilaren 21ean eta otsailaren eta martxoaren 25ean bilduko da berriro Tolosako irakurle taldea. Hurrenez hurren, ondoko liburuak aztertuko dituzte bertaratutakoek: Bernardo Atxagaren “Nevadako egunak”, Mohamed Xukriren “Ogi hutsa” eta Harkaitz Canoren “Neguko zirkua”. Martxoaren 25eko bilkuran, gainera, Harkaitz Canok ere…
Kalitatea eta kantitatea VII. Ibarra-Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketan
Jarraian, komikien egileen izenak: 18 urtetik gora – Lehen saria: 1000 euro eta Atarian argitalpena, Amaia Ballesterosen “Nozilla aspertuta dago” lanak. – Aipamena: 2 pertsonentzako afaria Ibarrako Eluska jatetxean, Aitor Urkiolaren “Larrialdia” lanak. 12 urtetik 18 urtera – Lehen saria:…
Hika praktikatzeko taldea Tolosan
Hitanoaren erabilera sustatu asmoz, urtarrila eta ekaina artean hika praktikatzeko aukera egongo da Tolosan. Galtzaundi euskara elkarteak sustatuta, Josu Iztueta bidaiariak, Ebaristo Elduaien euskaltzaleak, Balentin Dorronsoro txirrindulari ohiak eta Mattin Amondarain euskaltzaleak dinamizatuko dute astean ordubetez bilduko den taldea. Bilkurak…
“Euskararen isobarak” lelopean Pako Aristi
“Euskararen isobarak” lelopean Pako Aristik pasa den azaroaren 27an Tolosan eskainitako hitzaldia ikusi ahal da goiko bideoan. Izen berarekin kaleratu berri duen liburua ardatz eskaini zuen Aristik hitzaldia.
Euskararen erabilera sustatzea helburu, kirol entitateei begirako mintegia egin da
Tolosako kirol entitateetako ordezkariei zuzendutako mintegia egin da abenduaren 3an, Tolosako kultur etxean, Galtzaundi euskara elkarteak dinamizatuta. Berritzeguneko euskara teknikari Xabier Bengoetxeak, Tolosako Udaleko euskara zinegotzi Iñaki Irazabalbeitiak eta kirol zinegotzi Peio Etxabek, Aretxabaletako Uda taldeko Igor Arenazak eta Tolosako…
Behera penak eta gora bihotzak!
Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna, Galtzaundiko kideek dendarientzako goizean goiz jarritako bihotzekin esnatu da Tolosa, “euskara pentsamenduan eta sentimenduan, buruan eta bihotzean, sentitzen delako eta harro, euskararen erabilera Tolosan azken 20-30 urteetan asko handitu dela esan dezakegulako”, Galtzaundiko kideen esanetan. Argazkian…