Fernando Amezketarraren ibilbidea egin dute mintzalagunek

Galtzaundi euskara elkarteak dinamizatuta Tolosan egiten den Mintzalaguna egitasmoko 15 partaidek hartu dute parte Amezketara, Fernando Amezketarraren ibilbidea egiteko, ekainaren 2an egindako irteeran. Giro ederrean, Fernando Amezketarraren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dute bertaratutakoek.

Liburu irakurterrazak Mintzalagunan

Tolosan Galtzaundi euskara elkarteak dinamizatzen duen Mintzalaguna egitasmoaren baitan euskarazko irakurketa lantzeko taldeak sortu dira.

Karmelo Ayestaren “Goza daiteke gehiago” eta Fernando Murillo Granderen “Santiago bidearen misterioa” izan dituzte irakurgai eta mintzagai bertaratutakoek. Hilero biltzeko asmoa azaldu dute.