Tolosaldetik Herri Urratsera joateko autobusak antolatu ditugu

Euskara jalgi hadi mundura lelopean, maiatzaren 8an Baionako Bernat Etxepare lizeo berriaren alde Senperen ospatuko den festarako autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Elkarteak.

Tolosatik, Anoetatik, Iruratik, Amasa-Villabonatik eta Zizurkildik aterako dira autobusak. Hona hemen ordutegiak:

  • 09:30ean, Tolosako zezen plazatik
  • 09:35ean, Anoetako Apaetxe baserritik
  • 09:40ean, Irurako ikastola berrian
  • 09:45ean, Amasa-Villabonako kiroldegian
  • 09:50ean, Oria paper fabrikaren aurreko bus geltokian

Autobuseko txartelen prezioa 10 eurokoa izango da Atarikideentzat; gainerakoentzat, berriz, 12 eurokoa. Izena emateko herri bakoitzean ere leku bana egongo da:

  • Tolosa: Galtzaundin
  • Anoeta: Anoetako Herri Ikastolan
  • Irura: Irurako Ikastolan
  • Amasa-Villabona: Zubimusu Ikastolan (zentroan)
  • Zizurkil: Ernio Bidea 9A-ko udal bulegoetan

Itzulera ordua, berriz, 19:00etan finkatu dute.