Lan mundua euskalduntzeko dinamikaren aurkezpena

Ostegunean, hilak 17, 18:30ean, Tolosako Apattarreka industriagunean Tolosaldea Garatzenek duen auditorioan Tolosaldeko lan mundua euskalduntzeko dinamika aurkeztu da. Eskualdeko lanbide heziketa institutuak, sindikatuak, garapen agentzia, udaletako euskara zerbitzuak eta euskalgintzako eragileak denbora luzez aritu dira elkarlanean eskualdeko datuak eta aurrera…

Hirukide eta Uztaritzeko Jondoni Bixintxo inoiz baino gertuago

Tolosa eta Uztaritzeren senidetzea aitzaki, Tolosako Hirukide eta Uztaritzeko Jondoni Bixintxo ikastetxeak harremanetan dira. Hirukideko H.H-LHko zuzendari Pello Agirrezabalek eta hizkuntz normalkuntza arduradun Joseba Antxustegietxartek Uztaritzeko Jondoni Bixintxo ikastetxearekin senidetzeak dituen helburuak, aldekotasunak, aurrera begirako asmoak… azaldu dizkigute bideo honetan.…

Autobusa Kilometroetara

Datorren igandean Usurbilen egingo diren Kilometroetara Tolosaldetik autobusez joan ahalko da. Informatzeko eta izena emateko Galtzaundi euskara elkartera jo behar da, Nafarroa etorbidea 6ean duen egoitzara joanez ala 943 655 004 telefono zenbakira deituz. Hemen sakatuta, berriz, igandeko egitaraua duzue…

Elkarrekin oheratzeko garaia

Tolosa CF-koak, Katiuska antzerki taldekoak, Tolosaldeko Arraun Klubekoak, dantza afrikarrekoak, Lizardikoak, Box.akoak, Udal Euskaltegikoak, Altzoan guraso elkartekoak, Galtzaundi euskara elkartekoak… 23 lagunek osatutako Tolosako ordezkaritza Uztaritzen izan da pasa den larunbatean. Bi herrien arteko senidetzean sakontzeko helburuarekin bertaratu dira. Uztaritzeko…