Muskerraren Bidea egin dute Mintzalagunek

Asteasura joan dira Galtzaundiko Mintzalagunak. Ikasturtean zehar hainbat ekintza osagarri ere antolatzen dira Mintzalaguna egitasmoaren inguruan eta horien artean txangoek ere badute tartea. Aurretik, bi astez euskarazko abestiak kantatzeko saioak ere egin dituzte eta azkenik, Muskerraren Bidean izan dira. Ibilbidea osatzeko gidaren laguntza izan zuten Mintzalagunek eta bere azalpenen bitartez Atxagaren Obabari buruzko xehetasunak entzun zituzten. Amaitzeko, jan eta edanaren bueltan amaitu zuten arratsalde pasa.

Muskerraren Bidea egin dute Mintzalagunek 19 Muskerraren Bidea egin dute Mintzalagunek 21 Muskerraren Bidea egin dute Mintzalagunek 23 Muskerraren Bidea egin dute Mintzalagunek 25