Mahaiaren bueltan itxi dute ikasturtea Mintzalagunek

2017-2018 ikasturtea amaitu dute Galtzaundiko mintzalagunek. Udako oporren aurretik ordea, mahaiaren bueltan elkartu dira Tolosako Ero Etxe elkartean eta motibazio tailerra ere jaso dute Galtzaundiko teknikarien eskutik. Aurtengo ikasturtean 62 lagunek hartu dute parte Galtzaundiren mintzalaguna proiektuan eta ohiko jarraikortasunezko hitzorduez gain euskara praktikatzeko ekintza osagarriak ere jaso dituzte: euskal kantuak praktikatzeko saioak, Muskerraren Bidera bisita… Irailetik aurrera ekingo diote ikasturte berriari mintzalagunek.

Mahaiaren bueltan itxi dute ikasturtea Mintzalagunek 11

Mahaiaren bueltan itxi dute ikasturtea Mintzalagunek 13