Elkarlanerako hitzarmena berritu dugu Tolosako Udalarekin

Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakari Xabier Saizarrek eta Tolosako alkate Olatz Peonek euskararen erabilerari begirako normalizazio lanak burutzea xede duen elkarlanerako akordioa izenpetu berri dute. Hori horrela, Udalak diruz lagunduko ditu Galtzaundik burutuko dituen ekimenak; urtebeteko epealdia izango du hitzarmenak.

Akordioan hainbat egiteko barneratu dira, hala nola: herriko zein eskualdeko eragile eta erakundeekin antolaketa eta koordinazioa; ‘Euskarak 365 egun’ markoa garatzea; eskualdeko egoera soziolinguistikoaren analisiak burutzea; euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko lankidetza ekimenak gauzatzea; eta euskalgintzaren eta bere jardueren ikusgarritasuna lantzea.

Elkarlanerako hitzarmena berritu dugu Tolosako Udalarekin 7