Haur eta gurasoak, pozaren irriz Pirritx eta Porrotxekin

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Amalur” ikuskizuna ikusi ahal izan da martxoaren 12an Tolosako Leidor aretoan. Bi saio egin dira, 16:00etan eta 18:30ean, eta bi emanaldietako sarrera guztiak saldu dira.

Sinopsia
Pailazoak baserrira doaz Marimototsengana. Marimo bertan da Ilargirekin ikasten, baserritarra izan nahi baitu. Gaur baserriko lanetan lagunduko diote denek Ilargiri, haurdun dago eta. Laster jaioko da umetxoa.

Baserritarrak zerua irakurtzen du, izarrak, hodeiak eta haizea ezagutzen ditu, eta eguraldia iragartzen du. Baserritarrak lurra du ama, eta amak bera zaintzen duen bezala zaintzen eta maitatzen du berak ere lurra. Sendabelar eta ukenduekin, abereen laguna eta sendagilea da, baita gurea ere. Larrean bertsotan eta azokan hizketan, euskararen zaindaria da. Baita ekonomista ere, nahiz Porrotxek dioen bezala, matematika baino, maitematika nahiago izan. Baserritarra, eman eta hartu, jakintsua eta eskuzabala da.

Haur eta gurasoak, pozaren irriz Pirritx eta Porrotxekin 5