Galtzaundi euskara elkarteko kide eta soziolinguista Xabier Bengoetxeak gidatuta eta Kike Amonarriz eta Jasone Mendizabal hizlari direla, “Berrikasi eta Berrikusi” dokumentuaren baitan hausnartzeko aukera izan da abenduaren 14ean Tolosan. Parte hartze handiarekin, euskaltzaleek iritziak, galderak… partekatu dituzte. Antolatzaileek, berriz,…
Albisteak
“Zuri-beltzeko argazkiak”, Arantxa Urretabizkaiarekin
Arantxa Urretabizkaia idazleak Tolosako irakurle taldeak 2015eko abenduaren 16an kultur etxean egin bilkuran hartu du parte. Izan ere, Urretabizkaiaren “Zuri-beltzeko argazkiak” liburua aztertu dute bertaratutakoek. Hemen, aipatu eleberriari buruz hainbat agerkaritan idatzitako kritikak dira irakurgai. Urtarrilean, “Adiskide paregabea” Urtarrilaren 27an,…
Karmelo Aiesta euskara praktikatzen eta ikasten ari direnekin
“Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia” liburuaren egile Karmelo Aiestak Tolosan euskarara hurbildu direnei eta euskara praktikatzen eta ikasten ari direnei zuzendutako hitzaldia eskaini du abenduaren 3an, Galtzaundi euskara elkarteak antolatuta. 30 lagun inguru bildu dira Euskararen Nazioarteko Egunean Tolosako…
Kultur etxea jendez lepo banatu dira Galtzakomik sariak
Ibarrako Udalaren laguntzaz Galtzaundi euskara elkarteak dinamizatzen duen Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketaren 8. edizioko sariak banatu dira Ibarrako kultur etxean abenduaren 4ean, giro ezin hobean. Aretoa herritarrez bete da eta euskarazko komiki lehiaketara aurkeztu diren lan guztiak ikusgai egon dira.…
Lan mundua euskalduntzeko dinamikaren aurkezpena
Ostegunean, hilak 17, 18:30ean, Tolosako Apattarreka industriagunean Tolosaldea Garatzenek duen auditorioan Tolosaldeko lan mundua euskalduntzeko dinamika aurkeztu da. Eskualdeko lanbide heziketa institutuak, sindikatuak, garapen agentzia, udaletako euskara zerbitzuak eta euskalgintzako eragileak denbora luzez aritu dira elkarlanean eskualdeko datuak eta aurrera…
Hirukide eta Uztaritzeko Jondoni Bixintxo inoiz baino gertuago
Tolosa eta Uztaritzeren senidetzea aitzaki, Tolosako Hirukide eta Uztaritzeko Jondoni Bixintxo ikastetxeak harremanetan dira. Hirukideko H.H-LHko zuzendari Pello Agirrezabalek eta hizkuntz normalkuntza arduradun Joseba Antxustegietxartek Uztaritzeko Jondoni Bixintxo ikastetxearekin senidetzeak dituen helburuak, aldekotasunak, aurrera begirako asmoak… azaldu dizkigute bideo honetan.…
Afaritxoua, hilaren 27an Lizardi Elkartean
Dani Fano eta Adur Larrea komikilariak eta Jon Maia eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariak bat-batean ariko dira azaroaren 27an Lizardi elkartean. Bertsoak eta irrimarrak nahastuko dira umorea nagusi izango den afarian. Fanoren eta Larrearen marrazkiak bertsorako gai izango dituzte Maiak…
Salabururen “Errateko nituenak” azaroaren 11n
Azaroaren 11n, 19:00etan, Tolosako kultur etxean bilduko da irakurle taldea. Yurre Ugarte ariko da dinamizazio lanetan eta, bertaratzen direnek, Pello Salabururen “Errateko nituenak” liburua izango dute aztergai. Hemen aipatu liburuari buruz agerkari ezberdinetan argitaratutako kritikak dituzue irakurgai.
Tolosako mintzalaguna egitasmoko testigantzak
Tolosako Mintzalaguna egitasmoan hiztun lanetan dabiltzan lagunetako bi elkarrizketatu ditugu. Izan ere, 2014-2015 ikasturteari eman diote amaiera. Horretarako, merienda egin dute Oargi elkartean. 60 lagunen bueltan ibili dira aipatu ikasturtean Mintzalaguna egitasmoan. Irailean, 2015-2016 ikasturtean izena emateko aukera egongo da…
Sormenetik, sortzaileak eta herritarrak elkartuz
Bertaratutakoak, sortzaileak nahiz antolatzaileak oso gustura daude bigarren Sormenetik ekimenak eman duenarekin ere. Bertaratzerik izan ez zutenek ikusteko nahiz gogoeta lasaiago egin ahal izateko, jarraian 3 bideotan banatuta irailaren 25eko ekimena ikusi ahal da.