Kultur etxea jendez lepo banatu dira Galtzakomik sariak

Ibarrako Udalaren laguntzaz Galtzaundi euskara elkarteak dinamizatzen duen Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketaren 8. edizioko sariak banatu dira Ibarrako kultur etxean abenduaren 4ean, giro ezin hobean. Aretoa herritarrez bete da eta euskarazko komiki lehiaketara aurkeztu diren lan guztiak ikusgai egon dira. Guztira, 133 komiki jaso dira. 16 urtetik gorakoen, 12-16 urte artekoen eta 12 urtetik beherakoen artekoen artean sari ugari eta potoloak banatu dira: 1.400 euro dirutan, afariak, opari-txekeak, marrazketarako materialak, komiki bildumak… eta, Xabiroi aldizkariko urtebeteko harpidetzak!

Miren Lopez Mendizabal, Idoia Olano, Joseba Antxustegietxarte eta Joseba Larratxek osatu dute aurtengo Galtzakomik komiki lehiaketako epaimahaikoa. Ez dute lan erraza izan. Saritutako lanak hemen dira ikusgai. Ondokoak izan dira sarituak:

16 URTETIK GORA
SARIA: 300€ + 2 pertsonentzako afaria Danon Txokoa jatetxean
Eñaut Aiertzaguena (Soraluze), “Demokrakzia”

SARIA: 300€ eta 2 pertsonentzako afaria Danon Txokoa jatetxean
Pablo Azurza (Altzo), “Haragia”

SARIA: 300€ eta 2 pertsonentzako afaria Eluska jatetxean
Jabi Isasi (Izarra-Urkabastaiz), “Nire amak esan zidan…”

Parte hartzaile guztien artean, Mahala baserriko produktuen zozketako saridunak:
1. saskia: Intza Agirre Olano (Ibarra)
2. saskia: Eñaut Mujika Lopetegi (Ibarra)

12 – 16 URTE ARTEKOAK
Ibarrako Komikirik onenak: Opari txekea (Ibarrako Merkatarien Elkartea) + komiki bilduma (Xabiroi)
Haritz Piris (Ibarra), “Hau altxorra”

2 Aipamen: komiki bilduma bana (Xabiroi)
1. Teresa Garzón (Tolosa), “Antidotoa”
2. Paula Otegui (Tolosa), “Marte bakarrik al dago?”

2. Saria: 100€ + Komiki bilduma (Xabiroi)
Iker Loidi (Urduña), “Ezinezkoa”

1. Saria: 200€ + Marrazketarako materiala (Tamayo) + Komiki bilduma (Xabiroi)
Helene Alijostes (Tolosa), “Emma Show”

12 URTETIK BEHERA
Ibarrako Komikirik onenak: Opari txekea (Ibarrako Merkatarien Elkartea) + komiki bilduma (Xabiroi)
Iñigo Agirre (Ibarra), “Dino eta extralurtarrak”

5 Aipamen: komiki bilduma bana (Xabiroi)
1. Maddi Gartzia, “Potolito eta bere goxokiak”
2. Markel Jaka Laizabal (Tolosa), “Ama lanean ari da”
3. Joanes Amonarriz Larraza (Tolosa), “Tigreak ezin du lasaitu”
4. Naiara Ulanga de Oliveira (Ibarra), “Komikiaren hasiera”
5. Maider Eraunzetamurgil Elustondo (Ibarra), “Zonbi apokalipsia”

2. SARIA: komiki bilduma (Xabiroi) eta marrazketarako materiala (Tamayo)
Garazi Jauregi Imaz (Elduain), “Erreginaren koroa”

1. SARIA: 100€ + Komiki bilduma (Xabiroi)
Manex Olasagasti Arruabarrena (Tolosa), “Arazoak urpean”

Komiki tailerra Uzturpe ikastolan
Ibarrako Uzturpe ikastolan Joseba Larratxek gidatuta komigintza tailerra egin da azaroaren 4ean. 40 ikaslek hartu du parte aipatu ikastaroan. Komiki istorioak nola landu… ikasi dute, besteak beste.