Garbiñe Ubeda izango da Sormenetiken

2019ko lehenengo saioa egingo du larunbatean Sormenetikek Oria ibaiaren bazterrean. Oraingoan, Garbiñe Ubeda kazetari eta idazle tolosarra izango da protagonista eta bere ibilbidearen errepasoa egingo du Yurre Ugarteren galderei erantzunez. Saioa 12:00etan hasiko da, Tolosako Zerkausiko azpialdean TAK arraun klubak duen…

Ibilaldira joateko autobusak antolatzen ari gara

Herri Urratsen ondoren, Bizkaiko ikastolen Ibilaldia festa ospatuko da maiatzaren 19an, Lekeition. Bertara joateko autobusak antolatzen ari da Galtzaundi Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik. Izen ematea irekita dago maiatzaren 16a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 12 euroko prezioa du (Galtzaundikide…

Senperera autobusez Tolosaldetik

Beste urtebetez, Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Senperera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da maiatzaren 12an. Izen ematea irekita dago maiatzaren 9a, osteguna,…