Tabernako bertso saioko irudiak

Imanol Irazustabarrena, Maialen Akizu, Txomin Azpiroz, Eli Pagola, Oier Iurramendi eta Beñat Mujika bertsolariak aritu dira ostegunean Ibarrako plazako Galtzaundi tabernan. Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faserako girotze saioa izan da ostegunekoa, hastear den txapelketarako entrenamendua. Imanol Artola ‘felix’ izan da gai-jartzailea eta…

Kanturako elkartu dira Mintzalagunak

Ohiko asteroko hitzordutik aparte, ikasturtean zehar hainbat ekintza osagarri antolatzen ditu Galtzaundik Mintzalagunean parte hartzen dutenentzat eta iazko arrakasta ikusita, aurten ere kantu saioak antolatu dira. Apirilaren 10ean elkartu dira Tolosako Kultur Etxean mintzalagunak eta ordubetez aritu dira euskarazko kantuak…

Bertso-saioa izango dugu tabernan

Aste santuko oporrak pasa ostean, hileko azken osteguna izango dugu eta Galtzaundi tabernan, betiko legez, kultur ekitaldi bat antolatu da. Oraingo honetan, apirilaren 25ean, bertso-saioa antolatu da tabernan, Harituz Bertsozale Bilgunea, Iraulio Panttalone Hernaniko Bertso-Eskola eta Ibarrako Euskara Taldearekin elkarlanean.…