Zuzendaritza berritua 2019ko bilkuraren ondoren

Maiatzaren 9an egin da Galtzaundi Euskara Taldearen urteko bilkura. Oraingoan, Anoetako udaletxean bildu gara eskualdeko euskaltzaleak eta 2018. urtean egindakoak eta diru-kontuak errepasatu eta onartu ondoren, 2019ko egitasmoaren ildo nagusiak azaldu dira bileran. 26 bazkide elkartu dira batzarrean.

Hemen duzue 2018. urtearen laburpen bideoa:

Hiru lan ildo nagusi definitu dira 2019. urteko asmoak aurrera eramateko:

  • Galtzaundiren eskualdeko egitura egonkortzea.
  • Gizarte aktibazioa eta sektoreen inplikazioa bultzatzea.
  • Tolosaldeko euskalgintza eragile nagusien bilgunea sustatzea.

2019ko egitasmoa egikaritzeko 211.500 euroko aurrekontua onartu du batzar nagusiak eta orain arteko zuzendaritzak aurkeztutako zuzendaritza talde berriari erabateko babesa adierazi zaio batzarrean. Horrenbestez, honela osatzen da Galtzaundi Euskara Taldearen zuzendaritza:

Lehendakaria: Kike Amonarriz Gorria.

Lehendakariordea: Garikoitz Goikoetxea Etxeberria

Idazkaria: Maite Asensio Iparragirre

Diruzaina: Ainhoa Elola Izagirre

Azpieskualdeko ordezkariak:

  • Alegialdea: Jone Garmendia Castaños
  • Anoetaldea-Aiztondo: Nora Iñurrita Ibarbia
  • Ibarraldea: Jone Arrospide Alonso
  • Tolosa: Ane Izagirre Arruebarrena

Aktibazio arduraduna: Mikel Artola Izagirre

Jakintza arduraduna: Haritz Azurmendi Arrue

Sustapen arduraduna: Joseba Antxustegietxarte Aranburu

Galtzaundi tabernako arduraduna: Xabier Saizar Ingidua

Bilkura amaitzeko Jon Sarasuaren eskutik hausnarketarako tartea ireki da ‘Uneko begirada euskalgintzari’ hitzaldi laburrarekin.