Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina jarri zen martxan martxoan eta horri esker, Nafarroan ekoitzitako produktuak eskatzeko aukera izan zuten herritarrek. Orain, martxoan egindako eskariak jasotzeko garaia da. Eskualdean inoiz baino eskurago izan dira Errigorako produktuak. Izan ere, inguruko…
Albisteak
Gerturatu Ibilaldira autobusez Tolosaldetik
Aurten, Bilboko Abusu ikastolak hartu du ibilaldia antolatzearen lekukoa eta Ondarroara joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Ondarrpara joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura eta Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da maiatzaren 21ean. Izen ematea irekita…
Urteko bilkura nagusia, maiatzaren 17an, Villabonan
Urteroko zita prest du Galtzaundi Euskara Taldeak. Aurten, maiatzaren 17an egingo du euskara elkarteak urteko bilkura nagusia. Hitzordua Amasa-Villabonako Subijana Etxean izango da, 17:30etatik aurrera, eta 2022. urteko balantzearekin batera, 2023ko egitasmoaren eta aurrekontuaren onarpena egingo da. Zuzendaritza Batzorde berria…
`Egunero hasten delako´ eleberria landuko da maiatzean Tertulia Literarioan
Maiatzaren 30ean izango du hurrengo saioa Tertulia literarioak eta oraingo honetan Ramon Saizarbitoriaren ‘Egunero hasten delako’ eleberria izango da irakurgaia. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea. Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak. Bi ezaugarri biltzen…
Herri Urratsera autobusez Tolosaldetik
Bi urteko geldialdiaren ondoren, Herri Urratsera joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Senperera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da maiatzaren 14an. Izen ematea irekita dago…
Zure laguntza behar dugu datozen hilabeteetan
Ekintzez beterik datoz datozen hilabeteak, eta ekintza zehatzetarako eta momentu puntualetarako boluntarioak behar ditugu; zure laguntza ezinbestekoa dugu. Kale neurketak, Errigora, hizkuntza aniztasuna eta beste hainbat dira datozen hilabeteetan landu nahi ditugun gaiak, eta egin beharreko lanak zerrendatu ditugu (hemen zerrenda ikusgai). Lan horietakoren…
Eskuratu Jon Plazaolaren “Tu-Tum, Platz!” bakarrizketarako sarrerak online
Jon Plazaola umoregileak Tolosan estreinatuko du “Tu-Tum, Platz!” izeneko bakarrizketa. Leidor aretoan izango da emanaldia, maiatzaren 5ean, 20:00etan. Ikuskizun horri esker, Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren…
Idoia Santamaria etorriko da Tertulia Literarioara apirilean
Tertulia Literarioak bere laugarren saioa izango du apirilaren 25ean Tolosan. Oraingo honetan, Idoia Santamariak itzulitako ‘Aldibereko’ eleberria izango da irakurgaia eta Santamaria bera ere izango da saioan. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugarte izango da saioaren…
Ikasle atzerritarrekin frankismo garaiko euskararen zapalkuntza landu du Galtzaundik
Laskorain Ikastolara bisitan etorri diren Europako zenbait herrialdetako ikasleek Tolosaldean Gerra Zibilean eta Frankismoan euskarak bizi izan zuen zapalkuntza eta horren aurkako erresistentzia ezagutu dute Haritz Azurmendi ikertzailearen eskutik. Giza Eskubideen urraketak ezagutzeko Europako programa baten baitan heldu dira ikasleak…
Jon Plazaolaren “Tu-Tum, Platz!” bakarrizketaren estreinaldia, Leidorren
Jon Plazaola umoregileak Tolosan estreinatuko du “Tu-Tum, Platz!” izeneko bakarrizketa. Leidor aretoan izango da emanaldia, maiatzaren 5ean, 20:00etan. Ikuskizun horri esker, Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren…