Etorri Herri Urratsera autobusez Tolosaldetik

Herri Urratsera joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Senperera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da maiatzaren 12an. Izen ematea irekita dago maiatzaren 9a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 13 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 11 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:

Autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Senperen. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:

Adin txikikoen kasuan

Estatu batetik besterako bidaia denez, hainbat baldintza bete beharko dituzte:
  • Adin txikikoa Senperera gorasorik/tutorerik gabe badoa. Ezinbestekoa  izango  da  adin  txikikoak  atzerrira  irteteko  guraso(ar)en/tutore(ar)en  baimen  ofiziala egitea. Inprimakia gurasoek/tutoreek (guztiek, bat baino gehiago diren kasuetan) sinatu beharko dute,  eta Ertzaintzan izapidetu beharko da. Baimenean zehaztuta geratuko da autobusean doan adin txikikoaren  arduraduna nor izango den.
  • Adin  txikikoaren  erantzukizuna  baimenean  agertzen  den  adin  nagusikoarena izango da, eta ez Galtzaundi Euskara Taldearena.

Jarraian, eguneko egitaraua.

Etorri Herri Urratsera autobusez Tolosaldetik 7