Errigorako produktuak jasotzeko unea da

Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina jarri zen martxan otsailean eta horri esker, Nafarroan ekoitzitako produktuak eskatzeko aukera izan zuten herritarrek. Orain, otsailean egindako eskariak jasotzeko garaia da. Eskualdean inoiz baino eskurago izan dira Errigorako produktuak. Izan ere, inguruko 16 herrietara banaketa puntuak zabaltzea lortu da aurtengoan, eta horri esker, eskualdeko herritarrek banaketa puntu gehiago izan dituzte aukeran, produktuak ia etxe ondoan jasotzeko aukerarekin herri askotan. Tolosaldeko herri hauetan egongo dira banaketa puntuak: Aduna, Amasa-Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Berastegi, Berrobi, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Lizartza, Orexa, Tolosa eta Zizurkil.

Galtzaundiren kasuan produktuen banaketa egun hauetan egingo da elkartearen egoitzan:

  • 2021/05/16 (Osteguna) 10:00-14:00 eta 15:00-18:00
  • 2021/05/17 (Ostirala) 10:00 – 14:00
  • 2021/05/20 (Astelehena) 10:00-14:00 eta 15:00-18:00
  • 2021/05/21 (Asteartea) 10:00-14:00 eta 15:00-18:00
Edozein zalantza argitzeko, jarri gurekin harremanetan.

Eskualdeko banaketa egunak eta orduak:

ADUNA

Kultur aretoa | Maiatzaren 21ean, 17:30etan

AMASA-VILLABONA

Gaztetxea | Maiatzak 15, asteazkena: 18:00-20:00

AMEZKETA

Zazpitturri | Maiatzak 16, 18:00-20:00

ANOETA

Ikastolako idazkaritza | Astelehenetik ostiralera: 8:00-13:00 15:00-17:00

ASTEASU

Udaletxea | Maiatzak 14, 17:30etatik 19:00etara.

BALIARRAIN

Ikaztegietan bertako ordutegian.

BERASTEGI

Udaletxea | Maiatzaren 20tik 24ra,  8:00-15:00 eta 16:00-18:00.

BERROBI

Etxez etxeko banaketa.

IBARRA

Uzturpe | Idazkaritzan astelehenetik ostiralera 8:00-17:00

IKAZTEGIETA

Ostatua | Maiatzaren 16an eta 17an, Ostatuko ordutegian.

IRURA

Ikastola | Maiatzaren 22, 23, eta 24an 9:00-13:10 eta 14:30-16:30.

LARRAUL

Udaltxea.

LIZARTZA

Udal aretoa | maiatzak 17, ostirala: 16:30etatik aurrea.

TOLOSA

Usabal | Maiatzak 18, larunbata: 10:00-13:00

Galtzaundi | Maiatzak 16, 17, 20 eta 21: 10:00-14:00/15:00-18:00

ZIZURKIL

Herriguneko txabola | Maiatzak 13, astelehena, 18:00etatik aurrera