Urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean egongo da Errigorako saskiak eskatzeko aukera. “Bagerreko uzta euskarari puzka!” izango da 2024ko Nafar hegoaldeko uzta kanpainaren leloa. Bertan, Nafar hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25a zonaldeko euskalgintzari bideratuko…
Albisteak
Komunikazio eta kultur dinamizatzailea behar du Galtzaundi Euskara Taldeak
Galtzaundi Euskara Taldeak elkarteko komunikazio eta kultur dinamizazio lanak egiteko teknikaria behar du. Interesdunek azaroaren 12ra arte izango dute Curriculum Vitaea bidaltzeko epea. Eskaintzen da: Lanpostua Galtzaundiren Tolosako egoitzan, baina lan eremua Tolosaldea osoa izango da. Egun osoko aldi baterako…
Misteriozko Kale Antzerkia antolatu da Tolosako alde zaharrean barrena
XX. mendearen erdialdera arte euskarari eta euskal landa-eremuari oso lotuta egon da Gau Beltza. Tradizio hori baliatu nahi izan du Galtzaundi Euskara Taldeak, Gau Beltzari indarra emateko. Horregatik guztiagatik, aurten ere Gau Beltzari ikusgarritasuna eman nahi izan dio Galtzaundik baina…
Arkeologia izan da aztergai Sormenetiken
Juantxo Agirre, Leire Malkorra eta Mattin Aiestaran arkeologoak izan dira protagonista larunbatean egin den Sormenetik-en. Saioak, sormenari eta euskal kulturari gogoeta egiteko parada paregabe dira eta arkeologoak, beraien ibilbidearen inguruko anekdotak eta gertaerak kontatu dituzte elkarrizketan. Fernando Rojok hartu du…
Antton Telleriaren ‘Ninini’ bakarrizketarako sarrerak salgai
2025eko otsailaren 7an ‘Ninini’ izeneko bakarrizketa berria eskainiko du Antton Telleria umoregileak Tolosako Leidor antzokian. 19:00etan izango da hitzordua eta sarrerak dagoeneko salgai daude online eta Leidorreko txarteldegian. Galtzaundi Euskara Taldeak antolatu du ikuskizuna eta horrexegatik, Galtzaundikideek 10 sarrera bikoitzen…
Gerturatu Nafarroa Oinez jaira autobusez Tolosaldetik
Beste urtebetez, Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Zangozara joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 20an. Izen ematea irekita dago urriaren 17ra, osteguna, bitarte. Autobusean…
Arkeologia izango da protagonista Sormenetik-en
Urriaren 12an izango da Sormenetiken urteko bigarren saioa. Sormenari eta euskal kulturari buruz gogoeta egiteko saioak izan ohi dira Tolosako Zerkausiaren azpialdean antolatzen direnak. 2024ko bigarren saioa urriaren 12an egingo da eta oraingo honetan, arkeologiari emango zaio tartea. Horretarako, Juantxo Agirre, Leire…
Lizar Begoña etorriko da Tertulia Literariora urrian
Tertulia Literarioaren hurrengo saioa izango da urriaren 30ean Tolosan. Oraingo honetan, Lizar Begoña, idazle Sopelarra etorriko da bere ‘Mundu zitalaren kontra’ eleberriaren inguruan hitz egitera. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean (Lehenengo solairuko Gazte Topagunean) eta Yurre Ugarte izango da…
Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketak ireki du, bere XVII. edizioan lanak bidaltzeko epea
Saritutako lanetako batek, bere komikia Denonartean argitaletxearekin batera argitaratzeko aukera izango du. Lanak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke eta komikiek landu beharreko gaia ANIZTASUNA izango da. Loinaz Lekuona ilustratzaileak, Yurre Ugarte idazleak eta Joseba Larretxe (Josevisky) komikigileak osatuko dute edizio…
Etorri Kilometroak ikastolen jaira autobusez Tolosaldetik
Beste urtebetez, Kilometroakera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Azpeitira joateko aukera paregabea da autobusarena eta Ikaztegieta, Alegia, Anoeta, Irura, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 6an. Izen ematea irekita dago urriaren 3a, osteguna, bitarte. Autobusean…










