Beste ikasturte batez, Mintzalaguna egitasmoa martxan du Galtzaundi Euskara Taldeak. Baina zer da Mintzalaguna? Azken finean, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin, astea ordubetez, modu informalean elkartzea helburu duen egitasmoa da.Egitasmoan izena ematen dutenekin…
Mintzalaguna
Euskara praktikatzeko taldeak dinamizatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Euskaraz hitz egiteko beharra dutenei, astean ordubetez, talde txikian, euskara praktikatzeko aukera eskaintzen die.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
MINTZALAGUNA TOLOSALDEAN: INOIZ BAINO ESKURAGO
Urte batzuk badira eskualdeko eragile desberdinek Mintzalaguna egitasmoa martxan dutela. Ikasturte berriari begira ere, eskualdeko herri desberdinetan Mintzalaguna martxan jartzear da. Egitasmoa hainbat eragilek bultzatzen dute Tolosaldean: Anoetan Udalak eta AEKk; Villabonan eta Zizurkilen bertako udalek; eta Tolosaldeko gainerako herrietan…
Udako zereginak aukeratuta, amaitu dute ikasturtea Mintzalagunek
Ikasturtea amaitu berri dute Tolosako Mintzalagunek. Galtzaundi Euskara Taldeak koordinatutako egitasmoan parte hartu duten hiztun eta mintzalagunek saio irekia egin dute ikasturtea borobiltzeko, merienda baten bueltan. Udara begirako konpromisoak ere hartu dituzte, bakoitzak oporretan egin dezakeenari begira.
Mintzalaguna egitasmoan euskara praktikatuz zoriontsuago
Zoriontsuagoak dira. Hala nabarmendu dute Tolosako Mintzalaguna egitasmoko partaideek azken ikasturte amaierako balorazioan, ondoko aipuak adierazten duenez: “Euskararekin zabaltzen dira gure ezagutzak, gure lagunak, gure zoriontasuna… Ibaia kolorez bezala pentsamenduz aldatu eta gazteagoak sentitzen gara”. 2016-2017 ikasturtea urrian hasiko da…
Fernando Amezketarraren ibilbidea egin dute mintzalagunek
Galtzaundi euskara elkarteak dinamizatuta Tolosan egiten den Mintzalaguna egitasmoko 15 partaidek hartu dute parte Amezketara, Fernando Amezketarraren ibilbidea egiteko, ekainaren 2an egindako irteeran. Giro ederrean, Fernando Amezketarraren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Liburu irakurterrazak Mintzalagunan Tolosan Galtzaundi euskara…
Karmelo Aiesta euskara praktikatzen eta ikasten ari direnekin
“Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia” liburuaren egile Karmelo Aiestak Tolosan euskarara hurbildu direnei eta euskara praktikatzen eta ikasten ari direnei zuzendutako hitzaldia eskaini du abenduaren 3an, Galtzaundi euskara elkarteak antolatuta. 30 lagun inguru bildu dira Euskararen Nazioarteko Egunean Tolosako…
Tolosako mintzalaguna egitasmoko testigantzak
Tolosako Mintzalaguna egitasmoan hiztun lanetan dabiltzan lagunetako bi elkarrizketatu ditugu. Izan ere, 2014-2015 ikasturteari eman diote amaiera. Horretarako, merienda egin dute Oargi elkartean. 60 lagunen bueltan ibili dira aipatu ikasturtean Mintzalaguna egitasmoan. Irailean, 2015-2016 ikasturtean izena emateko aukera egongo da…
Mintzalagunak hizketan
Tolosako Mintzalaguna egitasmoan hiztun lanetan dabiltzan lagunetako bi elkarrizketatu ditugu. Ikusi, hausnartu eta, animatu!
Hitanoa praktikatzeko taldeak ikasturteko azken bilkura egin du
Hitanoa praktikatzeko taldeak 2014-2015 ikasturteko azken bilkura egin du. Bertaratutakoak gustura agertu dira egindako mintzapraktikarekin. Ikasturte berrian hitanoaren ezagutzan sakontzeko aukerak aztertzekotan geratu dira antolatzaileak.



