Udako zereginak aukeratuta, amaitu dute ikasturtea Mintzalagunek

Ikasturtea amaitu berri dute Tolosako Mintzalagunek. Galtzaundi Euskara Taldeak koordinatutako egitasmoan parte hartu duten hiztun eta mintzalagunek saio irekia egin dute ikasturtea borobiltzeko, merienda baten bueltan. Lehenik eta behin, Iñaki Azkarateren eskutik, “Euskaldun berri baten gorabeherak etab.” hitzaldia jaso dute parte-hartzaileek Tolosako Kultur Etxean eta ondoren, udako oporrei begira, konpromisoak hartzeko ariketa bat burutu dute mintzalagunek. Bakoitzak bere ahalmen eta aukeren arabera, “lehen hitza euskaraz egin”, “telefonoa euskaraz hartu” edota “erosketen zerrenda euskaraz idatzi” bezalako konpromisoen artean aukeratu behar izan dute, ikasturte arteko atsedenaldiari begira. Amaitzeko, Zerkausian meriendatu dute guztiek batera, ikasturteak emandakoen inguruan hausnartuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude