Oporretarako irakurgaia: ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’

Udako oporren ostean, Galtzaundi irakurle taldeak Kirmen Uriberen ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’ jorratuko du. Saioa irailaren 20an, asteazkena, izango da Tolosako kultur etxean. Liburua landu duten irakurleek iritziak partekatzeko aukera izango dute 19:00etatik aurrera. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du taldearen saioa.

Egiazko pertsonaiek eta gertakariek bilbatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren eleberriko kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia bipila.

Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak.

Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.

Familia baten bizipenak jasoz, ametsen eta ezintasunen kronika nobelatua duzu hau, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat.

Liburuari buruzko zenbait erreferentzia jarraian:

  • Mikel Asurmendiren iritzia Argian.
  • Iratxe Esparzaren iritzia Garan.
  • Alex Gurrutxagaren iritzia Berrian.
  • Hasier Rekondoren iritzia Deian.
  • Javier Rojoren iritzia El Diario Vascon.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude